Konduktismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Konduktismoa gizakiaren ekintza, pentsamendu eta egoera psikologiko oro portaera edo konduktatzat hartu eta, beraz, behaketaren bitartez soilik azter daitekeela baieztatzen duen psikologiaren korrontea da. Horrela, behaviorismoa kontzientzia edo gogamena, introspekzioa eta antzeko kontzeptuak baztertu eta psikologia zientzia praktikoa izan eta giza-portaera natura zientzia moduan ikertu behar dela sustatzen du, portaera kontrolatuz eta eta aurresan eta emaitza zehatzak bilatuz eta ingurunearen eta banakoaren garunaren arteko prozesu fisikokimikoak behatuz. Behaviorismoaren sortzailea John Broadus Watson psikologoa izan zen XX. mendearen hasieran.

Psikologia konduktista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologia konduktista korronte psikologiko bat da, hiru maila zientifiko hartzen dituena : konduktismoa, portaeraren analisi experimentala eta portaeraren ingenieria.