Monopolio-lehia

Wikipedia(e)tik
Konkurrentzia monopolistiko» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, monopolio-lehia edo lehia monopolista enpresa kopuru handi batek produktu bera, baina, ezaugarri bereziekin edo modu berezian eskaintzen duen merkatu-egoera da, enpresa bakoitzak merkatuan eragin mugatua du eta sarrera hesi nabarmenik ez dago. Monopolio-lehiaren adibideak auzo bateko jatetxeak dira, jatetxe kopurua handi samarrak izanik: jatetxe guztiek produktu bera eskaintzen dute, baina ezaugarri bereziekin; horren ondorioz, enpresa bakoitzak badu prezioa finkatzean erabaki-ahalmena. Beste adibide bat supermerkatuak dira: hainbat markatako produktuak existitzen dira, baina, ezaugarri antzekoak dituztenak. Monopolio-lehiak ezaugarri komunak ditu lehia perfektuarekin, monopolioarekin nahiz oligopolioarekin: lehia perfektuan, enpresa kopurua handia da eta ez dago sarrera-hesirik, baina produktua ez da homogeneoa; monopolioan, enpresak ez du besterik gabe prezioa onartzen eta badu ahalmena prezioa ezartzeko, eta oligopolioan, enpresen arteko itunak izan daitezke.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.