Kontrakantxa gaztetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kontrakantxa gaztetxea
Kontrakantxa logo.svg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Hernani
Historia eta erabilera

Kontrakantxa gaztetxea Hernaniko gaztetxea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko uztailean Gaztetxe Martxa Hernanitik pasatzen zela-eta herriko gazte batzuek euren eskuekin literalki eraiki zuten Gazte Txabola aldarrikapen gisara. Hilabete batzuen buruan ordea, Hernaniko udalak behera bota zuen, gazteei inolako argibiderik eman gabe. Hainbat gazteren ilusioei esker, hernaniarrentzako hain enblematikoa den Paradorreko gaztetxe zaharraren lur soroan sortu zen "espazio liberatu" berri hura. Udalak egindakoa gazteen borrokaren amaiera ez zela izango erabaki zuten gazteek eta borrokaren jarraipen eta hasiera bezala definitu zuten gertaera hura.

Lan horretan hainbat ekimen kolektibo bultzatu zituzten: bizikleta martxak, mendi irteerak, koadrilen arteko bertso bazkariak, manifestazioak, etab. Beti ere gazteen aldarrikapen oihuak zabaltzeko asmo argiarekin.

Honela beraz, 2006ko abenduaren 16an pauso berri bati ekin zion Hernaniko Gazte Asanbladak, bi urte baino gehiago geldirik zeraman udal jangela zaharra okupatuz.[1] Atsegindegiko arkupean 100 lagunetik gora bildu ziren okupazioa prestatzeko. Okupazioa gauzatu ondoren herri batzarra egin zuten eta jarraian liberatutako espazio berri hura Hernaniko Kontrakantxa gaztetxea bezala izendatu zuten.

Bi hilabete geroago Hernaniko Gazte Asanbladak udaletxearekin negoziatzeko ordezkari bat izendatu zuen. Orotara bi bilera formal ospatu ziren, eta ez ziren akordio batetara ailegatu. Udalak elkarrizketak egin bitartean gaztetxea birritan tapiatzen saiatu zen, nahiz eta gazte batzuek berriz ere sartu ziren gaztetxean.

2007ko maiatzean udal hauteskundeak ospatu ziren Hernanin eta horietatik udal talde berri bat sortu zen. Alkatetza berriak etendako negoziazioei eutsi zien Hernaniko Gazte Asanbladako arduradunekin. Abenduaren 8an Kontrakantxak bere lehen urteurrena ospatu zuen.

2012ko maiatzaren 24an Hernaniko Gazte Asanbladak jakinarazi zuen Kontrakantxa gaztetxeak ateak itxi egingo zituela.[2]

2013ko maiatzaren 12an Hernaniko Gazte Asanbladak jakinarazi zuen,herriko gazte talde batek Kontrakantxa gaztetxea txukundu eta gero berriz ere ateak zabalduko zituela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hernaniko Kronika «Gazte Asanbladak ´Kontra Kantxa’ izenarekin bataiatu duen Gaztetxea okupatu du» . Noiz kontsultatua: 2013/04/16.
  2. Hernaniko Gazte Asanblada «Gaztetxearen itxiera» . Noiz kontsultatua: 2013/04/16.
  3. Hernaniko Kronika «Kontrakantxa Gaztetxeak gaur irekiko ditu berriro ere ateak.» . Noiz kontsultatua: 2014/05/12.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa