Kontu korronte

Wikipedia, Entziklopedia askea
XX.mendean ohikoa zen kontu korronteek paperezko euskarri fisikoa izatea

Kontu korrontea, ageriko kontua edo ageriko gordailua banku-kontu mota bat da, finantza erakunde batean (izan mailegu kooperatiba, banku edo, garai bateko aurrezki kutxa) bezero batek duen diru-gordailu mota bat. Bezeroak ordainketak eta kobrantzak egiteko erabiltzen du batipat, bankuak eskura jartzen dizkion txekeei eta txartelei esker, helbideratze eta transferentzia elektroniko bidez, internet, telefono, bulego fisiko edo kutxazain automatikoen bidez, nahiz eskudirutan.

Bezeroak edozein unetan eskura dezake kontuan agertzen den diru kopuruaren zati bat edo gordailu osoa. Aurrezki-kontuen antzekoak dira, baina horien euskarri fisikoa aurrezki-libreta izan ohi zen (XXI. mendean desagertzera jotzen ari den arren) eta horietan gainera bezeroari ez zaio kontutik ordaindu ahal izateko txekerik ematen; sarri, ezta karguak helbideratzeko aukerarik ematen ere, epe erdi edo luzeko aurrezkira bideratuago baitago, eguneroko kobrantza-ordainketetara baino.

Alegia, aurrezki-kontuen xede nagusia aurrezkia gordetzea den bitartean (horien bitartez batzutan bezeroak ordainketak burutu ditzaken arren, erakundearen arabera), kontu korrontearen helburua eguneroko transakzioak egitea da; hori dela eta, kontu korronte askok ez dute interesik ematen edota, ematekotan, aurrezki-kontuek baino interes tasa txikiagoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]