Koreatown (Manhattan)

Koordenatuak: 40°44′49″N 73°59′13″W / 40.747°N 73.987°W / 40.747; -73.987
Wikipedia, Entziklopedia askea
Koreatown
Koreatown (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Posta kodea10016
Geografia
Koordenatuak40°44′49″N 73°59′13″W / 40.747°N 73.987°W / 40.747; -73.987
Map
Demografia

Koreatown, edo newyorktarrek deitzen duten bezala: K-town, auzo bat da New Yorken, Manhattango borough-en, eta 31. eta 36. kaleekin eta Bosgarren eta Seigarren Etorbideekin muga egiten du. Bere kokapena Midtown Manhattanen oso ezaguna da, Empire State Building eta Macy's oso hurbil baitaude. "K-town-en" punturik dentsoena 32. kalean kokatzen da Bostgarren Etorbidea eta Broadway artean, "Korea Way" izenekoa. Koreatown da batez ere Koreako merkatarien merkataritza auzo bat, gutxi bizi baitira inguru honetan. Gainera, Koreatownen jatetxe gehiago daude bizilagunak baino. New Yorkeko korear biztanle gehienek kanpoaldeko auzoetan bizi dira, batez inguruan eta Flushing-en (Queens) .

Ameriketako Estatu Batuetako erroldaren arabera, komunitate korear-amerikarrak 69.718 izan ziren 1990. urtean eta 2000. urtean 86.473 izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]