Koriakski

Koordenatuak: 53°19′N 158°41′E / 53.32°N 158.68°E / 53.32; 158.68
Wikipedia, Entziklopedia askea
Koriakski
Datu orokorrak
Garaiera3.456 m
Prominentzia2.999 m
MotaGeruza-sumendi eta Sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak53°19′N 158°41′E / 53.32°N 158.68°E / 53.32; 158.68
Honen parte daEastern Range (en) Itzuli
MendikateaSredinny Range (en) Itzuli
Koriakski Avatxinskiren gailurretik ikusita.

Koriakski (errusieraz: Коря́кская со́пка), baita ere Koriaka, Koriaksky, Koriatzkaia, Korjaka, Korjazkij, Koryaka, Koryakskaya sopka, Streloshnaia sopka edo Streloschnaja, Kamtxatka pendintsulan, Kamtxatka kraian dagoen Errusiako sumendia da. Koryaksyn hiru erupzio baino ez dira izan 1890etik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumendi aktiboa da Koriakski. Hego-ekialdean Avatxinski sumendiak eta hegoaldean Petropavlovsk-Kamtxatski hiriak inguratzen dute. Koryakskyk 3.456 metroko garaiera du, eta, ondorioz, Avacinskayako sumendi-taldearen gailurrik garaiena da. Malda erregularreko kono baten forma du, baina higadurak moztuta, eta, batez ere hegoaldean, haran malkartsu txiki batzuk eratzen ditu. Mendia geruza-sumendia da, Ozeano Bareko Suzko Eraztuna barruan. Bere erupzio leherkorrak direla eta, sumendi grisen kategorian sartzen da. Bere erupzioek laba kupulak, gandor bolkanikoak, hodei beroak, laba eta [[lahar (bulanologia)|lahars korronte txikiak sortzen dituzte.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koryaksyn hiru erupzio baino ez dira gertatu 1890etik. Azkena, hiruretan indartsuena, sumendien lehergarritasun-indizea 3koa, 1956ko abendutik 1957ko ekainera gertatu zen, gailurrean eta ekialdeko goiko hegalean. Leherketek hodei sutsuak eta lahar-ak sortu zituzten, baina ez zuten kalterik edo biktimarik eragin.[2]

Historikoki beste erupzio batzuk ere gertatu ziren K.a. 1550ean, K.a. 1950ean eta K.a. 5050ean, baina batek ere ez zuen kataklismo-izaerarik izan, sumendiaren topografia sakonki aldatzeraino, adibidez. Dena dela, bere kokapena dela eta (Avatxinski sumendia eta Petropavlovsk-Kamtxatski hiria) Association of Volcanology and Chemistry of the Earth's Interior erakundeari Decade Volcanoes zerrendan sartzera eraman zuten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]