Konbekzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korronte konbektibo» orritik birbideratua)
Konbekziozko mugimendua.
Airezko konbekzioa labexka baten.

Konbekzioa bero transferentzia gertatzen den hiru moduetako bat da, eta tenperatura ezberdinak dituzten guneen artean beroa garraiatzen duen fluido (gas eta likido) baten bidez gertatzen delako bereizten da. Konbekzioa soilik material fluidoen bidez gertatzen da. Hauek, berotzean, bolumena handitzen dute, eta, beraz, bere dentsitatea gutxitu egiten da eta goian dagoen eta tenperatura txikiagoa duen fluidoa baztertuz igotzen dira. Berez konbekzio deritzona, fluidoaren goranzko eta beheranzko korronteen bidezko bero garraioa da.

Bero transferentziak bolumen batean bero garraioa eta likido edo gas baten zati bero eta hotzen elementu makroskopikoen nahasketa esan nahi du. Bere barnean gorputz solido eta fluido baten arteko energia elkartrukaketa ere hartzen da, edo ponpa, haizegailu edo beste gailu mekaniko baten bidez (konbekzio mekanikoa, lagundua edo behartua).

Bero transferentzia libre edo naturalean fluido bat beroagoa edo hotzagoa da, eta gorputz solido batekin kontaktuan, fluidoko tenperatura gradienteen emaitza den dentsitate diferentziaren ondorioz zirkulazio bat eragiten du.

Konbekzio bidezko bero transferentzia Newtonen Hozte Legearekin adierazten da:

Non bero transmisioaren koefiziente (edo K koefizientea) den, fluidoarekin kontaktuan dagoen gorputzaren area den, gorputzaren azalean dagoen tenperatura den eta fluidoak gorputzetik urrun duen tenperatura den.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]