Kosmizismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kosmizismoa edo Izu Kosmikoa, H. P. Lovecraft estatubatuar idazleak bere kontakizunetan garatu eta erabilitako literatur filosofia bat da.

Izu kosmikoaren ideia nagusia gizonaren ahalmenetik kanpo eta espazioan jatorria duten estralurtar jainko eta izaki ahalguztidun eta boteretsuek Lurra eta Gizateriarentzat suposatu ditzaketen mehatxuan oinarritutako izua datza.

Lovecraft filosofia sendoko beldurrezko kontakizunen idazlea izan zen, hauetan erritual okultistak, jabetze astralak eta estralurtar mestizaia jorratzen ziren, bai eta bere filosofiaren garapena ahalbideratu zuten beste zenbait zientzia fikziozko gai ere.