Kostalde lerroaren paradoxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kostalde lerroaren paradoxaren adibidea. Britainia Handia uhartearen kostaldea 200 kilometroko eskala bat erabiliz neurtuz (ezkerran), kostaldearen luzera 2.400 kilometro ingurukoa da. 50 kilometroko eskala txikiago bat erabiliz (eskuinean), neurketa oraindik eta zehatzagoa izango da, eta neurtutako kostalde lerroaren luzera bataz besteko luzera 3.400 kilometrokoa. Honela, gero eta eskala txikiagoa erabiliz, neurketa zehatzagoa izan eta luzerak kilometro gehiago emango ditu.

Kostalde lerroaren paradoxa, lur-masen kostaldearen perimetroaren ikuskaketa anti-intuitibo baten bidez ongi zehaztutako luzeera ez duela ondorioztatuz agertzen da. Hau kostalde lerroen izaera fraktalaren ondorioz da. Fenomeno honen lehenbiziko ikuskapena Lewis Fry Richardsonek egin zuen eta ondoren Benoît Mandelbrotek garatu.

Zehazkiago, kostalde lerroaren luzera berau neurtzeko metodoaren araberakoa da. Lur-masa baten azalerak neurri erabat ezberdinetako elementuak dituztenez (ehundaka kilometroetakoak hasi eta milimetro bat edo gutxiagokoak arte), ez dago neurtu beharreko objektu txikienaren tamainaren neurri jakinik; hortaz, ez da posible lur-masaren ongi definitutako perimetro bakar bat finkatzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]