Benoît Mandelbrot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benoît Mandelbrot
Benoit Mandelbrot mg 1804-d.jpg
Bizitza
JaiotzaVarsovia1924ko azaroaren 20a
Herrialdea Polonia
 Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge2010eko urriaren 14a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Aliette Kagan (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea 1952) Ph.D. : matematika
Lycée du Parc (en) Itzuli
(1944 - 1944)
École polytechnique
(1945 - 1947)
Kaliforniako Teknologia Institutua
(1947 - 1949) Master of Science (en) Itzuli : Aeronautika
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaPaul Pierre Lévy (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Murad Taqqu (en) Itzuli
Ken Musgrave (en) Itzuli
Laurent-Emmanuel Calvet (en) Itzuli
Charles Meneveau (en) Itzuli
Daniel Zajdenweber (en) Itzuli
Yuval Geffen (Feigenblat) (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)Eugene Fama
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, ekonomialaria, katedraduna, zientzialaria, idazlea, informatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)IBM
Lille North of France University (en) Itzuli
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua
CNRS
Yale Unibertsitatea  (1987 -
Lan nabarmenakThe Fractal Geometry of Nature (en) Itzuli
Mandelbrot multzo
Jasotako sariak
InfluentziakJohannes Kepler
KidetzaCollege of 'Pataphysics (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

IMDB: nm0541707 TED: benoit_mandelbrot Find a Grave: 154577154 Edit the value on Wikidata

Benoît B. Mandelbrot (Varsovia, Polonia, 1924ko azaroaren 20a - Cambridge, Massachusetts, AEB, 2010eko urriaren 14a) Polonian jaiotako matematikari frantsesa da, geometria fraktalaren erakusle nagusia. Yaleko unibertsitateko irakasle eta IBM Thomas J. Watson ikerketa zentroako kide zen.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Varsovian jaio arren, Mandelbrot Frantzian bizi izan zen 12 urte zuenetik bere ikasketak ertainak amaitu zituen arte. Bere familiak ohitura akademiko sendoa izanda (ama mediku zuen eta osaba matematikari), ez zen beretzat aukera arraroa izan matematikarena.

Mandelbrot gazteak Parisko Lyceé Rolin-en ikasi zuen Bigarren Mundu Gerraren ondorioz familia osoa Tullera joan zen arte. 1944an Parisera itzuli zen Eskola Politeknikoan ikastera, Gaston Julia eta Paul Levy irakasle izan zituelarik. 1947an titulua atera zuen eta Kaliforniako Teknologia Institutura joan zen bi urtez aeronautika ikastera. Berriro ere Frantziara itzuli eta matematika zientzietan diplomatu zen Parisko Unibertsitatean 1952an.

1949tik 1957ra Frantziako Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionaleko kide zen. Denbora honen barruan urtebete pasa zuen Princetoneko Ikasketa Aurreratuen Institutuan, John von Neumannen babespean. 1955ean Aliette Kaganekin ezkondu zen eta Genevara aldatu zen.

1958an Estatu Batuetara joan zen eta New Yorkeko IBM Thomas J. Watson Ikerketa Zentroan lan egiten zuen, erretiratu ondoren ere kide emeritu moduan jardun baitzuen han.

Heldutasun urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955tik aurrera Mandelbrotek eremu ugaritan egin zuen lan, besteak beste, informazioaren teoria, ekonomia eta fluidoen dinamika. Bere iritziz autoantzekotasunaren egiturak aipaturiko eremuetan eta egunerokotasunaren arazo askotan aurki daitezke. 1975ean ‘’fraktal’’ hitza asmatu zuen egitura hauek deskribatzeko, eta bere ideiak Les objets fractals, forme, hasard et dimension (‘’objektu fraktalak: forma, ausa eta dimentsioa’’) 1975an.

1979an, Harvardeko Unibertsitatean irakasle gonbidatua zelarik, Julia multzoa ikertzen hasi zen. Gaston Julia eta Pierre Fatouren aldez aurreko lanetan oinarrituz, Mandelbrotek konputagailua erabili zuen Julia multzoaren irudiak sortzeko, z2 - μ formula erabiliz. Julia multzo honen topologiak μ parametroaren arabera nola aldatzen diren ikertzen ari zela, Mandelbroten multzoa aurkitu zuen, gaur egun z2 + c formulaz deskribatzen dena.

1982an Mandelbrotek bere ideien bertsio luzatu eta eguneratua argitaratu zuen ‘’Naturaren Geometria Fraktala’’ izenburupean. Liburu garrantzitsu honek matematiken eztabaidaren erdigunean kokatu zituen fraktalak.

1987an IBMtik erretiratzean, Mandelbrotek Yaleko Unibertsitatean sartu zen matematika zientzien irakasle bezala.

2003an Japan saria jaso zuen.

2007ko azaroan hitzaldia eman zuen Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.

2010eko urriaren 14ean hil zen B. Mandelbrot, 85 urte zituela.

Mandelbrot eta fraktalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

‘’Fraktal’’ hitza asmatu hark zuen arren, ‘’Naturaren Geometria Fraktala’’ liburuko hainbat objektu lehenago beste matematikariek deskribatu zituzten (Mandelbroten multzoaren salbuespenarekin). Hala ere, kuriositate bezala aurkezten ziren, salbuespen isolatu bezala. Mandelbrotek objektu guzti hauek batu zituen lehen aldiz, eta bere ezaugarri komunak azaldu zituen: autoantzekotasuna, eskalaren aldaketa eza, eta Hausdorff dimentsioa.

Bere beste ekarpen nagusi bat, fraktalak natura azaltzeko modelo bezala erabiltzea izan zen: kosta eta ibai ertzen formak, landareen egitura, odol eta biriken egitura, galaxien disposizioak, burtsa merkatuen gorabeherak, etab. Mandelbrotek fraktalen artifizialtasuna ukatu zuen beti, geometria euklidearrean agertzen zaizkigun objektuak baino naturalagotzat zituen fraktalak. ‘’Naturaren Geometria Fraktala’’-ren hitzaurrean dioen bezala:

’Lainoak ez dira esferak, mendiak ez dira konoak, kostaldeak ez dira zirkuluak”

Mandelbroten idazteko era bihozkor eta ez-formala, eta intuizio geometrikoan jartzen zuen enfasiak ‘’Naturaren Geometria Fraktala’’ adituak ez zirenak ulertu ahal izatea egin zuen, fraktalen ospea azkar hedatu zelarik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les objets fractals: forme, hasard et dimension, Benoit Mandelbrot; Flammarion, Paris, 1975.
  • The Fractal Geometry of Nature, Benoit Mandelbrot; W H Freeman & Co, 1982; ISBN 0-7167-1186-9
  • The (mis)Behavior of Markets: A Fractal View of Risk, Ruin, and Reward, Benoit Mandelbrot eta Richard L. Hudson; Basic Books, 2004; ISBN 0-465-04355-0

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]