Krepuskulu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Krepuskuluko zeru gorria.

Krepuskulua egunsentiko edo ilunabarreko argitasun motela da, horizontetik hurbil ezkutatuta dagoen eguzkiaren argi-izpiek atmosferako goi-geruzak ukitzean sortua[1]. Bi motakoak izan daiteke orduaren arabera:

  • Goizeko krepuskulua: eguzkiaren irteeraren aurretik gertatzen dena, egunsentia, goizaldea, arginabarra, goiztiria, argi-urratzea edo argi-azkorria izenekoa.
  • Arratsaldeko krepuskulua: eguzkiaren sarreraren ondoren gertatzen dena, ilunabarra, ilunsentia edo arrastiria izenekoa.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krepuskulua mugatzeko eguzkiaren altxatze-angelua erabiltzen dute, hau da, zeruertz eta eguzkiaren erdigune geometrikoak sortzen duten angelua[2]

Definizioa Eguzkiaren erdigunea eta zeruertz matematikoaren arteko angelua[3]
Eguna −0° 50' ≤
Eguzkiaren beheko adarra zeruertzean = −0° 20'
Eguzkiaren erdigunea zeruertzean = −0° 35'
Eguzkiaren goiko adarra zeruertzean = −0° 50'
Krepuskulo zibila −6° ≤ < −0° 50'
Itsas-krepuskulua −12° ≤ < −6°
Krepuskulu astronomikoa −18° ≤ < −12°
Gaua < −18°

Oharra: Definizio honetan, zenitetik 90° ereduzko zeruertza erabili dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Krepuskulu