Kresala Zinekluba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kresala Zineklubaren logoa

Kresala Zinekluba Donostiako zinema elkarte bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967 urtean kresala elkartearen baitan Fernando Mikelajauregi, Luis Bergua, Juan Berasategi eta beste batzuk astelehenetan klandestinoki kresala elkartearen egoitzan pelikulak eta dokumentalak eskaintzen hasi ziren, proiekzio horien ostean beraiei buruzko solasaldiak izaten zituztelarik.

1972an Cineclub Kresala sortu zen, lehen urteetan beraien babesleku izandako egoitzatik izena hartu zuten elkartearekin inolako harremanik ez izan arren. Proiekzioak txandakatzen joan ziren elkartea, karmeliten konbentoa eta urteetan zineklubaren egoitza izango zen Kutxak Arrasate kalean zuen aretoaren artean. Hurrengo urteetan zehar gorabehera asko izan ditu zineklubak baina beti ere kalitatezko zinema eskaintzen. 2011 urtea izan zen zineklubaren baitan agian zailenetakoa, hasieran sortu zuten kide haiek beaien ibilbidea uztea erabaki zuten eta zinekluba desagertzear egon zen, ala are Alberto Arizkorreta , Carlos Minondo, Juan Miguel Perea, David Ezkerra eta beste batzuk osatutako taldeak zineklubari bizitza berria eman eta saioekin jarraitzea erabaki zuten Kresala Zineklubaren izenpean. 2014 urtea izan zen zineklubaren historian azken data garrantzitsua, Kutxaren egoitza utzi eta Trueba zinemetara salto egin zuenekoa. aldaketa honekin filmeen kopia digitalak proiektatzeari ekin zion irudi eta soinuaren kalitatea hobetuz, era berean ikuslegoak ere erosotasunean irabazi zuen. Gaur egun Urritik maiatzerarteko programazioa du zineklubak, Donostian zinema areto komertzialetan eman ez diren pelikulak programatzen saiatzen da, beti jatorrizko bertsioan.

Emanaldien ondoren filmeei buruzko solasaldiak sustatzen ditu saioetara ekartzen dituen gonbidatu desberdinekin, ahal denean filmarekin zuzenean lotutako norbait. Urtean zehar inguruko elkarteekin elkarlanean haritzen da horrela errealitate eta arazo desberdinak azaleratzen laguntzen du.

Kresala Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kresala zinekluba sortu zenean helburuetako bat jendartean zinema kultura zabaltzea izan zen. Horretarako 2014 urtean 'Kresala zinekluba sariak'sortu ziren. Askotan erdi ezkutuan geratzen diren profesional eta lanbideei ikusgarritasuna emateko asmoz.

Filma bat aurrera atera dadin pertsona askok parte hatzen dute proiektuan, haien lana askotan ezkutuan geratzen da. Adibidez oso gutxik dakite scripta arduratzen dela eszena guztiek jarraipen logikoa izan dezaten eta raccord erroreak agertu ez daitezen. Produkzio buru batek filmaketaren aurretik egin behar duen lana ezinbestekoa dela errodaje egunetan behar den guztia eskura egon dadin. Argazki zuzendariari esker paisaia zoragarriez gozatzeko aukera dugula. Muntatzaileek duten ardura pelikularen azkeneko emaitzan. Gordailuetan lan egiten duten zaharberritzaileei esker aspaldiko pelikula zaharrak ikusi ahal ditugula.

Urtero bizitza zineari eskaini dion pertsona bat aukeratzen da eta omenaldi xume bat eskaintzen zaio. 2017tik aurrera gainera berak duen lan kuttun baten proiekzioa ere gehitu zaio ekitaldiari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]