Kutxa Kultur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kutxa Kultur
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia

Kutxa Kultur Kutxa bankuaren Gizarte Ekintzaren kultura-egoitza da, eta gune edo fabrika honetan ekoizten da Kutxa eskaintza Gipuzkoako lurralde osoarentzat. Plataforma hau proiekzioa duten kultura-eragileen eta artisten bizikidetza sustatzeko da, eta horien gorabideko talentu amateurrari laguntzeko ere bai.

Kutxa Kulturrek kultura-joera berrien bila dabilen, bizimodu sozial, iraunkorrago eta solidarioagoaren alde egiten duen, kultura globalaren onena atzeman eta beren ingurunean gozatu nahi duen jendearen espirituaren sinonimo ere izan nahi du.

Kutxa Kultur Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutxa Fundazioak sustaturiko programa da, musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko; programa hau 2013an sortu zen, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioz. Programa horren bitartez, sei musika-talde amateur hautatzen dira urtero, eta talde horiek babesten dira beren profesionalizazio-prozesuan lagunduz.

2016an, Kutxa Kultur Tabakaleran sartuta, programa hau handiagotu egin da ekintza berriekin eta gune berezi bat gehitu du, lurraldean gorabidean dauden musika taldeei lanbide-hazkunde eta garapenean laguntzeko; beren lana egin dezaten lekua eskaintzeko; baita baliabideak ere jarduteko, promozionatzeko, diskoak argitaratzeko eta lanbide-aholkularitza jasotzeko.

Kutxa Kultur Class[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CLASS programan hainbat tailer daude; parte-hartzaileen artean giro berezia sortzea bilatzen dute, talentu sortzailea sustatzea eta zenbait arlotan, Arte & Diseinua, Gastronomia, Moda & DIY, Musika & Teknologia berriak… lan egiten dutenentzat plataforma izatea.

Kutxa Kultur Gelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune berria Tabakaleran, katalogo handiago eta aberatsagoarekin dator. Gela hauen borondatea jende berriarengana irekitzea, eta gure gizarteko sektore gazteen interesa erakartzea litzake.

Kutxa Kultur Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuskizun-areto honetatik kultura-eskaintza modernoa, freskoa, alternatiboa, ezohikoa proposatzen da. Kutxa Kultur Musika programaren bidez hautaturiko taldeen kontzertuak programatzen dira bertan eta, oro har, Gipuzkoan talentua duten talde guztiei eskaintzen zaie, agertoki berezi baten beharrean baldin badaude.

Hiri eta probintziarentzat, jaialdietarako, musika-sustatzaileentzat, gune honek musika-panoramari eta formatu txikiko arte eszenikoei egiten dien ekarpena balioesten duten guztientzat ere irekita dagoen aretoa da.

Kutxa Kultur Plaza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizikidetzarako gunea da, eta eguneko uneren batean plazan egotera gonbidatzen ditu bertaratu nahi dutenak. Erromatarren agoren antzeko zerbait izan nahi du, gune ezberdinetan iraunkorki daudenen, programa-erabiltzaileen, gizarte-ekintzaren onuradunen, promesa gazteei laguntzeko programetan hautaturiko artisten eta jakin-mina duten guztien arteko topaketa gunea.

Gune dinamiko eta bizia, erosoa eta erraz moldatzeko modukoa, egunero proiektu aldakorrekin, eta erakusketa-gune multidiziplinar berriarekin, erakusteko zerbait interesgarria duenak bertan erakutsi ahal izan dezan.

Kutxa Kultur Moda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010etik Gipuzkoako diseinatzaile amateurrik onenak aukeratzen dituen programa da. Programa honek gune propioa du Tabakalerako instalazioetan, eta bertara jo dezakete beren lana beste eragile batzuekin bizi eta partekatu nahi duten eta lankidetza eta konexioa sorkuntza-iturri gisa baloratzen dituzten diseinatzaile guztiek.

Kutxa Kultur Enea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura-arloko coworkingerako gunea da, eta Gipuzkoan garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko eta proiektu horiek Tabakaleran lantzen jarraitzeko aukera eskaintzea du helburu.

Kulturaren eremuan lantzen diren proiektuak, kultura hitza zentzu zabalean hartuta. Proiektu horien artean, diseinuaren, marketinaren, musikaren, modaren, argazkigintzaren, gastronomiaren, artearen, ekitaldi eta ikuskizunen sustapenaren eta abarren munduko ekimenak daude. Izaera berritzailea dutenak eta, batez ere, Gipuzkoako kulturaren sektoreari balio erantsia ematen dioten proiektuak. Autonomo, startup edo freelanceek zein ikasle edo elkarteek garatutako proiektuak dira eta negozio-ideia bat identifikatuta duten eta ideia hori garatu eta/edo gauzatzeko asmoz sortzen diren proiektuak. Sorkuntza-iturri gisa bizikidetzaren, partekatzeko aukeraren, lankidetzaren eta beste agente batzuekiko konexioaren alde egiten duten proiektuak.

Kutxateka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fototeka Kutxaren kultura-ondasunak gordetzen diren gune birtualetako ezagunena da, eta badu kokapen fisiko bat Tabakalera eraikinean ere; webgune berri baten bidez bere argazki-funtsak sozializatu nahi ditu, horietako asko digitalizatu dituelarik azken urte hauetan.

www.kutxateka.eus

Kutxa Kultur Fabrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moda-diseinatzaileak eta musika taldeak hartzen ditu, urtebeteko egonaldi-programak baititu hauentzat.

Denbora horretan, beharrezko azpiegitura guztiaz hornitzeaz gain ─josteko makina industrialak, konpontzeko makinak, ebaketa eta patronaje-mahaiak, eta showrooma diseinatzaileentzat; eta entsegu- eta grabazio-gelak musika-taldeentzat─, prestakuntza, legezko aholkularitza eta profesionalizatze-prozesuan laguntzeko beharrezko guztia emango die.

Kutxa Kultur Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutxak literaturarekin duen loturaren adierazpide nagusia duela mende-erdi bat hasita deitzen dituen literatura-sariketak dira.

Irun Hiriko Kutxa literatura-sariak eleberri eta poesia modalitateetan deitzen dira, euskaraz eta gaztelaniaz.

Donostia Hiriko Kutxa literatura-sariak kontakizun-liburu eta antzerki modalitateetan deitzen dira, hauek ere euskaraz eta gaztelaniaz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]