Kristo eta emakume adulterogilea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristo eta emakume adulterogilea
Jatorria
Sortzailea(k)Rembrandt
Sorrera-urtea1644
IzenburuaThe Woman taken in Adultery
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak83,8 (altuera) × 65,4 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass73C7222 eta 73
Kokapena
LekuaNational Gallery
BildumaNational Gallery
InbentarioaNG45
Argumentu nagusiaJesus and the woman taken in adultery (en) Itzuli

Kristo eta emakume adulterogilea (ingelesez The Woman taken in Adultery) Rembrandt margolari herbeheretarrak 1644an egindako olioa oholaren gaineko margolan ospetsua da. Margolan hau Londresko National Galleryn erakusten da.

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rembrandtek margolan honetan Joanen Ebanjelioan azaldutako gertaera jasotzen da (7:53-8:11).[1] Ebanjelio horretan Jesusek emakume adulterogile bat defenditu zuen eskriben eta fariseuen aurrean. Legearen arabera adulterogilea harrikatua hil egin behar zen.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan iluntasuna nagusia da. Hemen Rembrandtek argi-ilunen teknika erabiltzen du. Inguruaren ezaugarria handitasuna eta luxua da. Hori adierazteko margolan erdian baino gehiagoan ez da pertsonarik ikusten. Pertsonak beheko aldean bi maila desberdinetan agertzen dira. Guztien artean Jesus handiena da eta zahar baten azalpenak entzuten ari da. Emakumea, aldiz, belaunikatuta dago, lurrari begira. Jesus eta emakumearen inguruan argia bildu egiten da; gainontzekoak iluntasunean gelditzen dira.

Margolan honek Rembrandten 1630 hamarkado lanen ezaugarri nagusiak biltzen ditu nahiz eta 1644koa izan: zehaztasunak, argiaren erabilera, irudien tamainak...[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]