Krka
Krka Krka | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 73 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°01′29″N 16°20′09″E / 44.0248°N 16.3359°E |
UTC ordua | Europa Erdialdeko Ordua |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Šibenik-Knin eskualdea |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 2.088 km² |
Arro hidrografikoa | Adriatic Sea basin (en) |
Ur-emaria | 50 m³/s |
Lakuak | Lake Prokljan (en) |
Bokalea () | Adriatikoa |
Krka[1] Kroaziako Dalmazia eremuko ibaia da, Šibenik-Knin eskualdea zeharkatzen duena. Greziarrek Catarbates deitu zuten (malkartsua) eta erromatarrek Corcoras. 73 kilometroko luzera du eta ia ibilbide osoa parke nazionala da, Krka Parke Nazionala (Nacionalni park Krka).
Kroazia eta Bosniaren arteko mugatik gertu dagoen Knin herriaren inguruan azaleratzen da, Dinara mendien oinean, eta hasieran Roski slap 27 metrotako altuera duen ur-jauzia pasa ondoren Visovacko lakua sortzen du. Lakuaren erdian dagoen irla txiki batean Visovac monasterio frantziskotarra dago. Lakuaren beste muturrean Skradinski Buk urjauzia dago, Skradin herritik 15 kilometrora. Iguru horretan mendebaldetik datorkion Čikola errekaren urak jasotzen ditu eta azkenik estuario estua jarraituz Šibeniken itsasoratzen da, Itsaso Adriatikoan.