Dinara

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dinara

Динара
Dinaric Alps subdivisions-fr.svg
Gailurra
Garaiera 1.913[1] m.
Koordenatuak 44° 03′ 22″ N, 16° 22′ 53″ E / 44.056111111111°N,16.381388888889°E / 44.056111111111; 16.381388888889Koordenatuak: 44° 03′ 22″ N, 16° 22′ 53″ E / 44.056111111111°N,16.381388888889°E / 44.056111111111; 16.381388888889
Luanda errorea in Modulu:Kokapen_mapa at line 411:"<span class="flagicon">&nbsp;</span>Kroazia <span class="flagicon">&nbsp;</span>Bosnia-Herzegovina" ez da baliozko izena kokapen maparen definiziorako.
Mendilerroa Dinariar Alpeak

Dinara (serbokroazieraz latindar alfabetoan; Динара alfabeto zirilikoan) Kroazia eta Bosnia-Herzegovinako mendi multzoa da, Dinariar Alpeei izena ematen diona. Tontor homonimoa (1.831 m) Kroaziako altuena da baina mendi multzoko garaiena Troglav (1.913 m) da, Bosnia-Herzegovinan.

Izenaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinara aldi berean mendi multzoaren, horren barneko lau taldeetako baten eta talde horretako tontorrik altuenaren izena da. Denbora zaharretan Adrion Oros izena eman zioten eta Balkanetako mendilerrorik luzeena den Dinariar Alpeei izena eman zion, nahiz eta mendirik altuenak hor ez egon.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzeran mendi multzo honek 100 bat km ditu, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. Bosnia-Herzegovinako erdialdeko ekialdean dauden eskualdeen eta Kroaziako Dalmaziaren artean dago; klima mediterraneotar eta kontinentalaren arteko banaketa ere mendi lerro honetan suertatzen da.

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere barruan lau talde bereizten dira: Ilica (1654m), Dinara (Dinara edo Sinjal, 1830m), Troglav (1913m) eta Kamešnica (Konj, 1855m). Ikusten denez azken bi taldeetan "Dinara" izena daramanak baino altuera handiagoak daude.

Estatu bien arteko muga marraztu zenean alde biko gutxiengoak sortu ziren; Bosnia-Herzegovinako aldean ere nazio aldetik eremu handian (Livno, Tomislavgrad) kroaziarrak dira nagusi; kontrako bidetik, Kroazia aldean baziren gutxiengo serbiar handiak (Knin hiriaren inguruan eta beste) baina 1990eko hamarkadako gerren ondorioz lehenengoz "Serbiar Krajinako Errepublika" sortu bazuten ere, gero kroaziarren garaipen militarrarekin serbiar askok alde egin behar izan zuten; Dinara mugaz bi aldeetan gertatutakoaren lekuko izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tontorrik altuena den Troglavena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dinara Aldatu lotura Wikidatan