Kronika Demotikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kronika Demotikoa
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaProfezia
HizkuntzaEgiptoera

Kronika Demotikoa, egiptoar dokumentu bat da, papiroan idatzia eta Egiptoren Ptolomeotar garaiko intelektual eta apaizen artean egina, K.a. II. mendearen hasieran, pertsiarren aurkako argudioak dituelarik, nagusiki Kanbises II.a, Xerxes I.a eta Artaxerxes III.aren aurka.

Parisko liburutegi nazionalean dago.

Dokumentua, "tauletan" banatutako zenbait orakulu eta sententziatan datza, jarraian, kutsu politikoko parafrasi exegetiko eta profetikoak dituelarik. Hasiera, testuaren lehen zutabeak eta informazio narratibo sasi-epigrafikoa barne, galdu egin zen, baina, antzerako dokumentuetatik, honela berreraiki daiteke: Profeta batek, erregearentzat, beharbada Nektanebo I.a, Egiptoko XXX. dinastiaren sortzailea izan zena, "tauletan" deskribatutako orakulu ilunen epaiak interpretatzen ditu.

Aforismo hauetan, Nektanebo I.aren erregealdiaren aurreko gertakari historiko eta dinastikoei buruzko erreferentziak, Nektanebo I.aren erregealdikoei buruzkoak, eta Egiptoren etorkizunari buruz, horien artean "mediarren" iritsiera kaltegarria (pertsiarren bigarren dominazioa, K.a. 343-K.a. 332), ondoren greziarrena, eta, azkenik, greziarren aurka matxinatuko zen bertako errege baten iritsiera (ziuraski Horunnefer, Goi Egiptoko gobernaria K.a. 205 eta K.a. 186 bitartean.

Egiptoren konkistatzaile pertsiarrei, "mediar" deitzen zaie (hieroglifoz Mdy, demotikoz Mty, ziuraski, aramaikozko "Mdy" hitzetik).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]