Edukira joan

Kukenan ur-jauzia

Kukenan ur-jauzia
Motaur-jauzia
Geografia
Map
Koordenatuak5°12′N 60°49′W / 5.2°N 60.81°W / 5.2; -60.81
Babestutako-eremuaParque Nacional Canaima
Hidrografia
Arro hidrografikoaOrinoco basin (en) Itzuli

Kukenan ur-jauzia, Cuquenan ur-jauzia edo Kukenaam ur-jauzia (gaztelaniaz: Salto Cuquenán edo Salto Kukenaam) Venezuelako ur-jauzi bat da, herrialdeko hirugarren altuena Angel ur-jauziaren eta Yutajé ur-jauziaren atzetik.[1]

Munduko 20 ur-jauzi altuenen artean agertu ohi da argitalpenetan, baina posizio desberdinetan, izan ere batzuek erorketa bera soilik hartzen dute erreferentzia eta beste batzuek ondoren tepuian izan duen jaitsiera ere bai.

Roraima menditik gertu dago Kukenan tepuia. Roraima mendiak Brasil, Guyana eta Venezuelaren arteko muga markatzen du[2].

Kukenan ur-jauzia izen bereko tepuiaren gainaldetik erortzen da eta 674 metrotako erorketa librea du. Ondoren tepuiaren oinarria jotzen du eta maldan behera jaisten da ura. Ur-jauziaren oinarrian 61 metrotako zabalera hartzen du.[3]

Handik sortzen den errekak Kukenan izena du eta Orinoko ibaira iristen dira urak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Edited. (2003-06). The Big Book of Knowledge. Parragon ISBN 978-0-7525-8436-2. (kontsulta data: 2024-09-02).
  2. «TEPUY RORAIMA, CANAIMA, LA GRAN SABANA, SALTO ANGEL, VIDEO Y FOTOS» web.archive.org 2012-04-23 (kontsulta data: 2024-09-02).
  3. «Kukenaam, Salto | World Waterfall Database: World's Tallest Waterfalls» web.archive.org 2011-06-11 (kontsulta data: 2024-09-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]