Angel ur-jauzia

Koordenatuak: 5°58′12″N 62°32′10″W / 5.97006°N 62.53622°W / 5.97006; -62.53622
Wikipedia, Entziklopedia askea
Angel ur-jauzia
Kerepakupai Vená
Angel ur-jauzia, Bolívar estatua, Venezuela
Angel ur-jauzia is located in Venezuela
Angel ur-jauzia
Angel ur-jauzia
Angel ur-jauzia (Venezuela)
EskualdeaAuyantepui, Canaimako parke nazionala
 Venezuela
Koordenatuak5°58′12″N 62°32′10″W / 5.97006°N 62.53622°W / 5.97006; -62.53622
Motasegmentatua
Garaiera1.487 m.
Altuera979 m.
Zurrusten kopurua2
Zurrustarik altuena807 m.
Luzera osoam.
BetebideaGauja ibaia
Batez besteko
emaria
14 m³/s
Munduko altuera maila1.a
Canaimako parke nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Mota Naturala
Irizpideak vii, viii, ix, x
Erreferentzia 701
Kokalekua
Eskualdea2 Latinoamerika
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Angel ur-jauzia[1] Venezuelako ur-jauzi bat da. Etenik gabeko munduko ur jauzirik altuena da, 979 metrorekin, eta 807 metroko jauziarekin. Canaimako parke nazionalean dago, Bolívar estatuan.

Naturagune hori 1962ko ekainaren 12an parke nazional bihurtu zen, eta 1994an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen. Gaur egun ezaguna den izena Venezuelako lagun batek jarri zion, Jimmy Angel estatubatuarren omenez. Izan ere, Jimmy Angelek bere hegazkinetik ikusi eta ondoren gailurrean lur hartu zuen.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-jauzi hau aspalditik zuten ezaguna bertako indigenek, baina Mendebaldeko kulturarako aurkikuntza nork eta noiz egin zuen eztabaidagai da gaur egun ere. Historialari batzuek diote Fernando de Berrio espainol esploratzaile eta agintaria izan zela, egotzi egiten diote XVI. edo XVII. mendean. Beste batzuek, ordea, Ernesto Sanchez esploratzaileari egozten diote aurkikuntza, 1912an.

Dena dela, Jimmy Angel estatubatuar hegazkinlariak ezagutarazi zuen ur-jauzia munduan. Zenbait bidaiaren ondoren, 1937eko maiatzaren 21ean, aurrez ur-jauziak bisitatu eta hartaz artikuluak eta mapak eginak zituen Cardonak lagundu zuen Jimmy Angel, ur-jauziaren gainetik hegan egitera. Urte bereko irailean Jimmy Angelek istripu bat izan zuen Auyantepuyren goialdean, baina zorionez ez zen hilik izan. Istripu haren ondorioz da ezaguna ur-jauzia Angel izenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]