Kungsholmen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1754ko planoa.
Kungsholmen uhartearen ibaiertza.

Kungsholmen Suediako Stockholm hiriburuan dagoen uharteetako bat da, Gamla Stan alde zaharretik gertu, mendebaldean. Stockholmgo udaletxea uhartearen hego-ekialdeko muturrean kokaturik dago.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3'9 km²-ko azalera dauka eta puntu garaienak 47 metrotako altuera. Populazioari dagokionez 56.754 biztanle (2007) ditu

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kungsholmen izenak "Erregearen uhartea" esan nahi du, baina ez da beti horrela izan. XV mendean monje frantziskotarrak bizi ziren bertan eta uhartea Munklägret (monjeen kanpalekua) izenaz ezagutzen zen, baina Erlijio Erreformaren ondoren 1527an monjeak kanporatuak izan ziren eta erregeak eskuratu zuen uhartea.

XVI. mendean Joanes III.a Suediakoak adreilu lantegi bat ezarri zuen bertan eta 1635ean zubia eraiki zen, uhartea gainerako hiriarekin lotuz. Hurrengo urteetan jauregi eta lorategi ederrak sortu zituen koroak. 1644an ekialdeko muturra Stockholmeko udalari eman zitzaion eta hiru urte beranduago uharte guztia jaso zuen udalak.

XVIII mende hasieran Suediar Inperioaren kolapsoa gertatu zen eta bultzada ekonomiko berria eman nahian Kungsholmeneko eraikinak lantegi bihurtu ziren, keramika eta kotoi ekoizpena bultzatu zen batez ere. Ordura arte biztanle gutxi baziren ordutik aurrera langile auzoak eraiki ziren uhartean. Biztanleriak nabarmen egin zuen gora, 1860an 4.000 biztanle zirenak 1890an 26.000 bihurtu ziren. Ordurako uhartea gainbehera hasia zen eta superpopulatua zegoen, ondorioz Svältholmen ezizena hartu zuen, "gosearen uhartea".

XX mendearen hasieran berregituraketa erradikala burutu zen. Lantegiak eraitsi ziren eta instituzio publikoek hartu zuten haien lekua. 1907an Stockholmgo udaletxea eraiki zen uhartearen hego-ekialdean, Gamla Stan alde zaharrari begira. 1930 hamarkadan Fredhäll eta in Kristineberg eremu erresidentzialak eraiki ziren. Zubi gehiago eraiki ziren eta Stockholmeko metroa ere iritsi zen bertara.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kungsholmen Aldatu lotura Wikidatan