Kunstareal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alte Pinakothek.
Neue Pinakothek.
Pinakothek der Moderne.
Staatliche Antikensammlung.
Gliptoteka.
Brandhorst Museoa
Lenbachhaus.

Municheko Arte Barrutia edo Kunstareal alemanez, Bavariako hiriburuaren erdialdean dagoen auzo bat da eta hiriko hiru arte galeriek (Alte Pinakothek, Neue Pinakothek eta Pinakothek der Moderne), Gliptotekak, Staatliche Antikensammlungenek edo antzinateen Estatu Bildumak (biak greziar, etruriar eta erromatar artean espezializatutako museoak), Lenbachhaus, Brandhorst Museum (arte modernoaren bilduma pribatua) eta inguruko hainbat arte galeriek osatzen dute. Eraikin horiez gain, Egiptoko Artearen Estatuko Museoa (Ägyptische Staatssammlung) eta Lenbachhaus-en handitzea (2012an amaitzea aurreikusita) aurreikusten dira.

Pinakothek der Moderne-tik hegoaldean Dürckheim jauregi neoklasikoa dago (1842-1844 bitartean eraikia) bisitariak artearen mundura hurbiltzeko erabiltzen dena. Türkentor (1826) kuartel militar baten atea izan zen eta geratzen zaion aztarna bakarra da. Arte garaikidearen aldi baterako erakusketak bertan erakustea aurreikusi da. Kunstareal-ek natur zientzietako beste museo batzuk ere baditu, hala nola, Paläontologisches Museum (Paleontologia Museoa), Museum Reich der Kristalle (Kristalen Erreinuaren Museoa) eta Geologisches Museum (Geologia Museoa).

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alte Pinakothek Pinakoteka Zaharra (Europako pintura XIII. mendetik XVIII. mendera)
  • Neue Pinakothek Pinakoteka Berria (Europako pintura eta eskultura XVIII. mendetik XIX. mendera)
  • Pinakothek der Moderne Pinacoteka Modernoa (Nazioarteko pintura, eskultura eta argazkilaritza XX. mendetik XXI. mendera arte; Diseinu, Grafiko eta Arkitektura Bilduma)
  • Palais Dürckheim (Media Center)
  • Türkentor (Aldi baterako erakusketak)
  • Museum Brandhorst (Pintura modernoaren bilduma pribatua)
  • Municheko Gliptoteka (eskultura greziarrak, etruskoak eta erromatarrak)
  • Staatliche Antikensammlungen Estatuko antzinateen bilduma (greziar, etrusko eta erromatar zeramika, bitxiak eta beste objektu batzuk)
  • Lenbachhaus (Municheko pintura, Blaue Reiter mugimenduaren pinturak eta XX. eta XXI. mendeetako pintura eta eskulturak)
  • Staatliche Graphische Sammlung (Nazioarteko grafikoa Pizkundetik gaur egunera arte)
  • Staatliche Agyptische Sammlung (Egiptoko Artearen Bilduma Nazionala)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]