Edukira joan

Kurkubi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurkubi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaOrobanchaceae
GeneroaRhinanthus
Espeziea Rhinanthus minor
Linnaeus, 1756

Kurkubia (Rhinantus minor) Eskrofulariazeoen familiako eta Rhinanthus generoko landare belarkaren izen arrunta. Ertza zerraduna duten lantza-formako hostoak, eta korolaren tutua kurbatuta duten galtzarbeko lore hori eta isolatuak dituzte. Arruntak dira Europan zein Asia mendebaldean.[1]

10-50 cm-ko urteko espeziea da, hosto zeihar lineal, horzdun dituena. Lore horiak, 1,5 cm-rainokoak, bilabiatuak, goiko ezpaina krosko itxurakoa, beheko ezpaina trilobulatua, sarritan bi hortz morerekin, galburu koloretsu batean, braktea triangeluar lanpinekin.

Fruituak ematean puztutako kaliza, glabro. Espezie aldakorra. Udaberrian eta udan loratzen da. Latinezko Rhinanthus izenak (sudur-lorea) loreen forma aipatzen du.

Sega-belardietan, belardietan eta dunetan bizi da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]