Kutsadura fotokimiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Smogaren ohiko kolorea (San Franciscoko Golden Gate zubia). Kolore arrea smogeko NOx konposatutik datorkio.

Kutsadura fotokimikoa airearen kutsadura mota bat da, NO2 disoziazio fotolitikoak sortutako ozonoak eragindakoa. Fenomeno hau gertatzeko beharrezkoa da garraio eta erregaien isurketak eta erradiazio handiak egotea. Katean ematen diren erreakzio serie batekin hasten da, konposatu peroxidiko oso oxidantearen eraketan bukatzen dena.

Zikloaren urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ziklo osoa goizean goiz hasiko litzateke autoen ihes-hodietan eta tximinietan agertutzen den NOren emisioarekin.
  • Gasen hoztura dela eta, NO-ren oxidazioa ematen da, NO2ren kontzentrazioa handitzen joanez.
  • Eguzki argiaren aurrean, NO2 disoziatu egiten da O atomiko oso erreaktiboa osatuz.
NO2 ↔ NO + O-
  • O atomikoak O2rekin erreakzionatuko du ozonoa emanez.
O- + O2 ↔ O3
  • Ozonoak hidrokarburoekin erreakzionatuko du aldehidoak emanez (konposatu oxigenatuak erradikal askeekin). Erreakzioan hidrokarburorik ez badago ozonoak NOarekin erreakzionatuko du NO2 osatzeko, hau gertatu ezkero zizkloa ez da desorekatuko eta O3 ez da akumulatuko.
  • Erradikal askeak peroxiazetilnitratoak (PAN) eratzen bukatuko dute.
  • Azken emaitza atmosferako kontzentrazioan substantzia oxidazidatzaileak dira, O3 garrantzitsuena.

Erradikal askeen eraketa:

O3 + RH ↔ RCOH + RCOO¯
O- + RH ↔ RCOOH + R-
O3 + R- ↔ RCOO-
NO + RCOO- ↔ RCO- + NO2

Bukaerako erreakzioa:

RCOO- + NO2 ↔ RCOONO2

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioetako bat smog fotokimikoa da, bere sorrera atmosferan dauden oxidatzaile fotokimikoekin (O3, PAN) ematen da. Prozesu hau hobetuta ikusten da goi presio guneetan, insolazio gogorretan eta haize ahulekin kutsatzaileen dispertsioa galarazten dutelako.

Smog fotokimikoaren presentziak ondorengo ezaugarriekin nabaritzen da, lainoaren presentziaz, O3aren formazioaz, begietako irritazioaz eta landareriak kalteak jasaten dituelako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979 Leioako Zientzia Fakultateko Kimika taldea (Miren Bego Aboitiz, Xabier Goenaga, Jazinto Iturbe, Itziar Urretxa)