Kutzemendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kutzemendi / Olarizu mendia
Vitoria - Jardín Botánico Olarizu 01.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 709 m
Geografia
Koordenatuak 42° 49′ 01″ N, 2° 39′ 46″ W / 42.81691°N,2.66272°W / 42.81691; -2.66272Koordenatuak: 42° 49′ 01″ N, 2° 39′ 46″ W / 42.81691°N,2.66272°W / 42.81691; -2.66272
Herrialdea Euskal Herria
Herrialdea Espainia
Lurraldea Araba

Kutzemendi edo Olarizu mendia Gasteizko hegoaldean dagoen muino bat da, Olarizu landa eremuaren alderik gorena. 709 metroko garaiera du, eta Gasteizko hirigunetik oso hurbil dago. Irailean festa bat ospatzen da mendi tontorrean, gailurreko gurutzearen ondoan. Berez zailtasunik gabeko igoera den arren, neguan izotzak zaildu egiten du, oso irristakor egiten baitu bidea.

Kutzemendiko aztarnategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muinoaren gainaldean dago Kutzemendiko aztarnategia: Burdin Aroko herrixka gotortu baten arrastoak dira (K.a. IX. mende-K.a. III. mende bitartekoak). Aztarnategi hori monumentu multzo sailkapenarekin kultura ondasuntzat izendatzeko espedientea abiarazita dago 1995az geroztik, eta horrenbestez babes berezia du Kutzemendik.[1][2][3]

Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen aztarnategi hori, 1926an, eta ordutik hainbat ikerketa arkeologiko egin dira. Kokaguneak kastroen egitura tipikoa zeukan, eta harresi bat bazuela aurkitu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]