L'Arcusgi
Itxura
L'Arcusgi folk musika talde polifoniko korsikarra da, 1984an sortua, Bastian eta Luccianan jatorria duena.
L'Arcusgi, korsikeraz, Pasquale Paoli korsikar abertzalearen armadak XVIII. mendean erabiltzen zituen arkabuzen izena da. Izenak berak agerian jartzen du taldeak haren abestiei eman nahi dion zentzu politikoa.
Kideen kopurua aldatu egin da urteen poderioz. Gaur egun 9 abeslarik eta 5 musikarik osatzen dute (2016an).
Korsikar hizkuntza eta identitatearen aldeko jarrera garbia hartzen dute haien abestietan. Horretaz gain, haien eskubide nazionalak aldarrikatzen dituzten beste herriei aipamena ere egiten diete sarri. Taldeak, bereziki, harreman estuak mantendu ditu beti Euskal Herriarekin [1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1989 - Resistenza
- 1993 - So Elli
- 1995 - Scrittori
- 1998 - Testimone à l'eternu
- 2002 - Compilation des 4 premiers albums
- 2002 - In vivu à fianc'a voi...
- 2005 - L'arcusgi di Pasquale
- 2008 - voce ribella
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Taldearen aipamena
- Askatasunera abestia entzungai