Lætitia Sadier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lætitia Sadier

(2017)
Bizitza
JaiotzaVincennes1968ko maiatzaren 6a (55 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikaria
KidetzaLaetitia Sadier Source Ensemble
Stereolab (en) Itzuli
Monade (en) Itzuli
McCarthy (en) Itzuli
Genero artistikoaPost-rock
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

IMDB: nm6865976 Facebook: LaetitiaSadierOfficial Twitter: sadierlae MySpace: laetitiasadier Bandcamp: laetitiasadierSouncloud: laetitia-sadier Musicbrainz: 9710d91f-bfbd-4f84-9c54-cb04f2a464b1 Songkick: 2333055 Discogs: 72408 Allmusic: mn0000780024 Edit the value on Wikidata

Lætitia Sadier, batzuetan Seaya Sadier izenez ezagutua (Vincennes, 1968ko maiatzaren 6a) frantses musikaria da. Stereolab pop talde esperimentaleko abeslari izateagatik da ezaguna, batez ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadaren amaieran, Tim Gane McCarthy taldeko gitarra-jolea ezagutu zuen, Parisko kontzertu batean. Ondoren, 1990ean, maitasun- eta musika-harreman bat hasi zuten. Stereolab osatu zuten, 1990eko hamarkadako talde garrantzitsuenetako bat bihurtu zena. Stereolabek musikari garrantzitsu askorekin ere lan egin izan du; besteak beste, Brigitte Fontaine abeslariarekin eta Nurse With Wound talde esperimental britainiarrarekin. 1997an, Sadierrek ahotsa ezarri zuen Schnick Schnack Meltmade abestian Mouse on Mars Autoditacker-en albumean, eta, Mary Hansen bere konplizearekin batera, EP Cache Cœur Naïf abestu zuten. Lætitia Sadier Stereolaben soinu-identitatearen funtsezko elementua da, bere testuak interpretatzeko duen modu bereziari esker. Testuok frantsesez nahiz ingelesez idatzi izan ditu, askotan atipikoa, zentzugabea eta zaharkitua den hizkuntza batean. Kantuaz gain, teklatuak, perkusioa, gitarra eta, berrikiago, kobreak ere jotzen ditu.

1994an, Blur taldearen To the End abestian frantsesez abesten entzun daiteke Sadier. Abesti hori 20 salmenta onenetan sailkaturiko single bihurtu zen. 1996an, beste talde bat osatu zuen, Monade, Pram taldeko Rosie Cuckston-ekin. The Sunrise Telling eta Witch Hazel/Ode to a Keyring singleak 1997an atera ziren. 2002an, New Wave abestiaren leloa abestu zuen Common taldearen Electric Circus albumean. Monaderen lehen albuma, Socialisme Ou Barbarie: The Bedroom Recordings, 2003an argitaratu zen Duophonic Records disketxean Europan eta Drag City disketxean Estatu Batuetan. Bigarren albuma, A Few Steps More, 2004an argitaratu zen Too Pure disketxean. Urte berean, Sigmatropic taldearen Haiku One abestia abestu zuen, Sixteen Haiku & Other Stories albumean agertutakoa, eta Georges Séfess greziar poetaren hitzak musikatu zituen. Monstre cosmic, Monaderen hirugarren albuma, 2008ko otsailean agertu zen Duophonic/Beggars banquet disketxean. 2009an, Kira Faster abestian abestu zuen, Angil & the Hiddentracks taldearen hirugarren albumean (2010eko maiatza).

Nahiz eta bigarren talde bat izan, Lætitia Sadierrek Stereolabeko kide aktibo izaten jarraitu zuen, eta hainbat single grabatu zituen haiekin 2005ean eta 2006an. Grabaketa horiek 2006ko Fab Four Suture diskoan bildu ziren.

Lætitia eta Tim banatu ziren. Elkarrekin ume bat izan zuten, Alex, 1998an.

Lætitia Sadierrek 2010eko irailaren amaieran The Trip (Rough Trade) bakarkako lehen albuma kaleratu zuen, Emmanuel Mariok eta Richard Swiftek ekoitzia. Balada malenkoniatsuek eta pop eta jazzy abesti freskoek osatzen dute albuma.[1]

2011ko abuztuan, Beirut taldeak jakinarazi zuen Lætitia Sadier lagun izango zuela 2011ko irail eta urriko biran.

Bakarkako hirugarren diskoa, Something Shines, Drag City disketexean atera zen, 2014ko irailaren 22an. AquaSerge estudioan, Pirinioetako concept estudioan grabatu zuen. Estiloari dagokionez, Lætitia Sadierrek bere pop sutila garatzen jarraitu zuen, Stereolabeko prestazioen ildotik. Diskoak kritika positiboak izan zituen, eta 2014aren amaieran eta 2015aren hasieran bira bat egin zuen Europan. Lehen singlea Then I will love you again da.[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010 - The Trip
  • 2012 - Silencio
  • 2014 - Something Shines
  • 2017 - Find Me Finding You
  • 2024 - Rooting For Love

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]