L.A. Confidential
L.A. Confidential (euskaraz Isilpeko L.A.) 1997ko Curtis Hanson estatubatuar zinema zuzendariaren krimenezko neo-noir film bat da. Bertan honako aktoreek antzeztu zute: Kevin Spacey, Russell Crowe, Guy Pearce, Kim Basinger, Danny DeVito, James Cromwell eta David Strathairn. Filmaren argumentua James Ellroy idazlearen L.A. Confidential eleberrian oinarritua dago.
Film honek sari ugari irabazi zituen, horien artean nabarmenenak: 1997ko Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Kim Basinger) irabazi zituen. 1997ko Taldeko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen (Kim Basinger), baita 1997ko Soinu onena eta Muntaia onenaren BAFTA Sariak ere bereganatu zituen. Bestalde, 1997ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palmarako izendatua ere egon zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1953. urtea, Los Angeles hiriko poliziaren komisaldegia. Ed Exley agente gaztea (Guy Pearce) legean itsuki sinistu eta beste poliziek zerbait oker egin dutela ikusi ezkero, haien bizitza hondatzeak ez dio batere axolarik, haren ustez zuzena dena muturreraino eraman behar baita; horren ondorioz, bere saileko gainontzeko polizia gehienen ezinikusia bereganatu du. Wendell Bud White ofiziala (Russell Crowe) bere lanarekiko jokamolde oldarkorra eta emakumeak babesteko joera obsesiboa duen polizia da. Azkenik, Jack Vincennes sarjentua (Kevin Spacey) narkotikoen sailan lan egiteaz gain Badge of Honor polizia telesaileko aholkulari teknikoa ere bada, gainera Sid Hudgens kazetaria (Danny DeVito) eta Hush-Hush aldizkariko argitaratzailearekin ere lotura badu, biek bata besteari kasu eta gertakariei buruzko informazioa elkar pasatzen baitute.
Egun batez, hiriko Nite Owl kafetegian lapurrak sartu eta bertan dauden bezero eta zerbitzariak odol hotzean hil dituzte.Hiru ikertzaileak kasua ikertzen hasi eta lapurreta kasu soil bat zirudiena poliziaren barneko ustelkeria eta traizioen amarauna bilakatu da. Gainera, hiru ikertzaileak kasua ikertzen ari diren bitartean beste hainbat pertsonaia ere agertu dira: emagaldua (Kim Basinger), Pierce Morehouse Patchett aberatsa (David Strathairn), polizia ohi bat, hiriko gangster ospetsuena (Paul Guilfoyle), bai eta kriminal talde bat ere.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guy Pearce: Edmund "Ed" Exley detektibe tenientea
- Russell Crowe: Wendell "Bud" White ofiziala
- Kevin Spacey: Jack Vincennes detektibe sarjentua
- James Cromwell: Dudley Smith kapitaina
- Kim Basinger: Lynn Bracken
- Danny DeVito: Sid Hudgens
- David Strathairn: Pierce Morehouse Patchett
- Ron Rifkin: Attorney Ellis Loew barruti-fiskala
- Graham Beckel: Richard "Dick" Stensland detektibea
- Amber Smith: Susan Lefferts
- John Mahon: Worton polizia-burua
- Paul Guilfoyle: Meyer "Mickey" Cohen
- Matt McCoy: Brett Chase
- Paolo Seganti: Johnny Stompanato
- Simon Baker-Denny: Matt Reynolds
- Shawnee Free Jones: Tammy Jordan
- Darrell Sandeen: Leland "Buzz" Meeks
- Marisol Padilla Sánchez: Inez Soto
- Gwenda Deacon: Lefferts andrea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L.A. Confidential filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- L.A. Confidential filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1997ko filmak
- Curtis Hansonek zuzendutako filmak
- Brian Helgelandek idatzitako filmak
- Curtis Hansonek idatzitako filmak
- James Ellroyk idatzitako filmak
- Kevin Spaceyk antzeztutako filmak
- Russell Crowek antzeztutako filmak
- Guy Pearcek antzeztutako filmak
- Kim Basingerrek antzeztutako filmak
- Danny DeVitok antzeztutako filmak
- James Cromwellek antzeztutako filmak
- David Strathairnek antzeztutako filmak
- Paolo Segantik antzeztutako filmak
- Ron Rifkinek antzeztutako filmak
- Matt McCoyk antzeztutako filmak
- Simon Bakerrek antzeztutako filmak
- Tomas Aranak antzeztutako filmak
- Graham Beckelek antzeztutako filmak
- Paul Guilfoylek antzeztutako filmak
- Amber Smithek antzeztutako filmak
- Michael McCleeryk antzeztutako filmak
- Jack Conleyk antzeztutako filmak
- Jim Metzlerrek antzeztutako filmak
- Jeremiah Birkettek antzeztutako filmak
- Brenda Bakkek antzeztutako filmak
- Shawnee Free Jonesek antzeztutako filmak
- Darrell Sandeenek antzeztutako filmak
- Arnon Milchanek ekoitzitako filmak
- Curtis Hansonek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Neo-noir
- Ingelesezko filmak
- Eleberrietan oinarritutako filmak
- Polizia filmak
- Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- 1951n girotutako filmak
- 1952an girotutako filmak
- 1953an girotutako filmak
- BAFTA film saridunak