LTE Advanced
LTE Advanced komunikazio mugikorreko estandar bat da, 4G sistemarako hautagaia, eta "3rd Generation Partnership Project" (3GPP) estandarizatu zuen, "Long Term Evolución" (LTE) estandarraren hobekuntza egiteko.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4G teknologiak funtsezko hobekuntzak ekarri zituen komunikazio mugikorretarako abiaduran, gaitasunean eta funtzionaltasunean. LTE 4G-ko estandar nagusiak datu-abiadura askoz azkarragoak ahalbidetu zituen, bereizmen handiko bideo-transmisioa, bideo-deiak eta lineako zerbitzuak erraztuz.[1]
LTE sareen lehen jaurtiketa 2010ean zehar ezarri zen, hainbat 2G eta 3G sistemaren bilakaera natural gisa. LTEk ez zituen betetzen ITUk zehaztutako 4G baldintzak; horien artean, 1 Gbit/s-ko abiadura nabarmentzen da. Hori dela eta, LTE Advanced bezalako 4G teknologiak garatzen hasi ziren.[2]
Ezaugarriak eta konparazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ITUk laugarren belaunaldiko telefonia mugikorreko sareetarako baldintzak definitu zituen: IMT Advanced. Bertan, 3GPPk garatutako 4G teknologiaren arkitektura, funtzionamendua eta prozedura definitzen dituzten erreferentzia-estandarrak biltzen dira.
LTE Advanced-ek baldintza hauek betetzen zituen, besteak beste:
- 1 Gbps-rainoko datu-transmisioaren abiadura mugikortasun txikiko gailuentzat eta 100 Mbit-ekoa mugikortasun handiagoa dutenentzat
- 5 ms arteko latentzia
- Bereizmen handiko eta abiadura handiko zerbitzuetarako euskarria
- Sare herterogeneoetarako euskarria, sarera sartzeko hainbat teknologia konbinatzen dituena[3]
LTE vs LTE Advanced
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LTE | LTE Advanced | ||
---|---|---|---|
Datuen abiadura-gailurra | Jaitsi | 300 Mbit/s | 1Gbit/s |
Igo | 75 Mbit/s | 500 Mbit/s | |
Espektroaren eraginkortasunaren gailurra | Jaitsi | 15 | 30 |
igo | 3.75 | 15 |
Teknlogia berri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait teknologia giltzarri hobetu edo LTE-An sartu ziren, LTErekin alderatuta errendimendu hobea emateko. Besteak beste: Eramaileen agregazioa (CA - Carrier Aggregation), MIMO (Multiple Input, Multiple Output), CoMP (Coordinated Multipoint), TDD-FDD Carrier Aggregation...
Eramaileen agregazioa (CA - Carrier Aggregation)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eramaileen Agregazioa (CA - Carrier Aggregation) berrikuntza esanguratsuenetako bat da. LTEk maiztasun-eramaile bakarra erabiltzen du datuak transmititzeko; LTE Advanced-ek, berriz, maiztasun-eramaile ugari konbinatzeko gaitasuna sartzen du. Teknologia horri esker, datuak aldi berean transmititzen dira hainbat maiztasun-bandaren bidez, datuen abiadura nabarmen handituz eta espektroaren eraginkortasuna hobetuz.[4]
MIMO (Multiple Input, Multiple Output)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MIMO (Multiple Input, Multiple Output) ere funtsezko ezaugarria da. LTEk MIMO teknikak erabiltzen ditu oinarri-estazioan eta erabiltzailearen gailuan hainbat antena erabiltzeko, seinalearen kalitatea hobetuz. LTE Advanced-ek urrats bat gehiago darama teknika horiekin, antenen konfigurazio aurreratuagoak ahalbidetzen baititu. Hala, nabarmen handitzen da datuen abiadura eta espektro-eraginkortasun handiagoa lortzen da.[5]
CoMP (Coordinated Multipoint)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Puntu Anitzen Koordinazioa (CoMP) LTEk ez duen berrikuntza da. LTE Advanced-ek CoMP sartzen du, hainbat oinarri-estazioren arteko transmisioa eta harrera koordinatzen dituen teknologia. Horrek nabarmen hobetzen ditu sarearen estaldura eta eraginkortasuna, interferentziak murriztu eta seinalearen kalitatea optimizatzen baititu gelaxkak gainjartzen diren eremuetan.
TDD-FDD Carrier Aggregation
[aldatu | aldatu iturburu kodea]TDD-FDD (Carrier Aggregation TDD) eramaileen agregazioa ere hobekuntza garrantzitsua da. LTE, eskuarki, maiztasun-banda espezifikoetan aritzen da (bai FDD, bai TDD); LTE Advanced-ek, berriz, FDD eta TDD maiztasun-banden artean eramaileak gehitzeko aukera ematen du. Espektroaren erabileran hobetutako malgutasun horrek sarearen eraginkortasuna eta ahalmena handitzen laguntzen du.
Aurrerapenak eta etorkizuna 5G-rekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LTE Advanced-en hasierako bertsioa, Release 10 izenekoa, 2011ko martxoan estandarizatu zen. Pixkanaka, funtsezko zenbait hobekuntza teknologiko sartu ziren, hala nola eramaileen agregazioa, MIMO aurreratua, CoMP, eta LTE-A oinarrizko LTE teknologiatik bereizi zuten beste ezaugarri aurreratu batzuk. Orduz geroztik, LTE Advanced estandarraren zenbait bertsio gehigarri merkaturatu dira.
5G
[aldatu | aldatu iturburu kodea]5G-aren beharra, batez ere, datu-abiadura azkarragoen eta sare-ahalmen handiagoaren eskariagatik sortzen da. Horregatik 3GPP teknologia berri horren ikerketarekin eta garapenarekin hasi zen.
5 G-rako aldaketa 2 fase nagusitan banatu zuen: NSA eta SA. Lehenengoan, LTE Advanced-ek ere erabiltzen zuen 4G sare zentrala erabiltzen jarraitu zuen.
Aldaketa hori egiteko aukera eman zuten teknologien artean, hauek ditugu: eMBB eta mMtc[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ [https://web.archive.org/web/20110722151452/http://www.asahi.com/english/TKY201101030115.html «asahi.com��ī����ʹ�ҡˡ�Faster cellphone services planned - English»] web.archive.org 2011-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ «LTE-A workshop» web.archive.org 2008-09-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) «4G LTE | Carrier Aggregation | Qualcomm» www.qualcomm.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ «Carrier Aggregation explained» www.3gpp.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ [https://web.archive.org/web/20120424143352/http://www.networkworld.es/Principios-tecnologicos_En-clave-de-MIMO/seccion-/articulo-192242 «Principios tecnológicos�En clave de MIMO - Network World»] web.archive.org 2012-04-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) Ilan, Tomer. (2022-08-09). «Transición de 4G a 5G con RADCOM ACE, Parte 1» RADCOM (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).