Edukira joan

LZ 129 Hindenburg

Wikipedia, Entziklopedia askea
LZ 129 Hindenburg
Zerbitzua
Produkzioa
FabrikatzaileaLuftschiffbau Zeppelin (en) Itzuli
Zehaztasunak
Luzera245 m
Zabalera41,2 m
Altuera44,7 m

LZ 129 Hindenburg zepelin bat bat izan zen; hau da, egitura zurruneko baloi gidatu bat, Alemanian fabrikatua. Bere garaian, munduko zepelinik handienetako bat izan zen. Weimarko Errepublikako bigarren presidentea izan zen Paul von Hindenburg mariskalaren omenez jarri zioten izena.

Luftschiffbau ingeniari konpainiak diseinatu zuen 1935ean, eta fabrikatzeak 500.000 liberako kostua izan zuen. Hindenburg eta haren bikia, LZ 130 Graf Zeppelin II, historiako zepelin eta aireontzirik handienak izan ziren.

Duraluminioz egina, 245 metro luze zen, diametroa 41 metrokoa zuen, eta 16 gas poltsa zituen (14 hidrogenozkoak, eta 2 aire baloiak). Gehienezko abiadura 135 km/h-koa zuen. Hasieran 50 bidaiari eramaten zituen, baina 1937an 72ra handitu zioten edukiera. Eskifaia 61 lagunek osatzen zuten.

Egin zutenean, helioz betetzea zen asmoa, baina garai hartan Estatu Batuek zuten helioaren monopolioa, eta ez zioten Alemaniari saldu nahi izan. Horregatik, zepelina hidrogenoz bete behar izan zuten. Hidrogenoa —helioa ez bezala— elementu sukoia eta leherkorra da.

1936an, Hindenburg bidaiariak eramaten hasi zen. Lehenengo urtean 308.323 km egin zituen, eta 2.798 bidaiari eraman zituen. 17 aldiz zeharkatu zuen Ozeano Atlantikoa (10 aldiz Estatu Batuetara, eta 2 Brasila).

Naziek bereganatu zuten zepelina, alemaniarren boterea erakusteko. 1936eko Berlingo Olinpiar Jokoetan estadio olinpikoa zeharkatu zuen airez.

Atlantikoa zeharkatu ondoren, 1937ko maiatzaren 6an Ameriketako Estatu Batuetako New Jersey estatuan lur hartzen ari zela suak hartuta suntsitu zen. Ezbehar hartan 36 lagun hil ziren (bidaiarien herena, gutxi gorabehera). Istripuaren kausa nagusia ekaitz bat izan bide zen. Hidrogenoa sukoia denez, tximista batek jo zuenean zepelinak sua hartu zuen. Garai hartako hedabideek istripu haren albistea asko hedatu zuten, eta horrek garraiobidetzat zepelinaren erabateko gainbehera ekarri zuen. Istripuari buruzko hainbat filmek, argazkik eta abarrek gertaera gogorarazten dute.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]