Edukira joan

La Ceres

Koordenatuak: 43°15′24″N 2°55′36″W / 43.2567°N 2.92674°W / 43.2567; -2.92674
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Ceres irin-lantegia» orritik birbideratua)
La Ceres
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′24″N 2°55′36″W / 43.2567°N 2.92674°W / 43.2567; -2.92674
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1899 - 1900
Ondarea
EJren ondarea548

La Ceres Bilboko San Frantzisko auzuneko irin fabrika historikoa da. 1998an Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondasun izendatu zuen.[1]

La Ceres irin-fabrika zaharraren eraikina Mesedeetako kaiarekin lerrokaturik dago eta mehelindun solairuz dago osatua. 1899 eta 1900 urte artean eraiki zuten, Ramon Grotta Palacios ingeniariak egindako proiektuari jarraituz Federico Ugalde arkitektoarekin lankidetzan. Jatorriz eraikin honek beheko solairua gehi beste lau solairu zituen, eta estalki mantsardaduna. Gero, 50etako hamarkadan, estalki hori kendu eta beste bi solairu gehiago erantsi zizkioten.

Fatxada adreilu enfoskatuz eta harri artifizialezko pieza modularrez egina dago. Faktura oso zaindua dauka eta era uniformean dago banatua, zutabe eta forjatu lerrokaketak osatzen duen lauki-sarearen bidez markaturik. Sei ardatzen inguruan dago egituratua eta horiek, muturrekoak izan ezik, baho bikoitzak dituzte. Muturrekoak lerrokaketaren izkina markatzen du, txikiagoa da eta baho bakunak dauzka. Jatorrizko planten hutsuneek arku beheratua, ateburu kurbatua eta moldurazko apaingarriak dituzte. Elementu horiek tankera dotorea ematen diote eraikin industrial honi.

Eraikinaren egitura hormigoizkoa da. Hau izan zen hormigoi armatuko Hennebique patentea erabili zen lehen aldia Bilbon eta, hori dela eta, euskal eraikuntza industrialaren historiako eraikin giltzarria da.

Gaur egun familianitzeko etxebizitza-eraikina da, 2001ean J.Iñaki Aurrekoetxea Aurre arkitektoak bergaitu ondoren, egituraren oinarrizko ezaugarriak mantenduz eta jatorrizko perfila berreskuratuz.

Fabrikaren kokapena Bilbon.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Izendapena EHAAn

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo