Edukira joan

San Frantzisko (Bilbo)

San Frantzisko
 Euskal Herria
San Frantzisko (Bilbo)
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Posta kodea48003
Geografia
Koordenatuak43°15′22″N 2°55′45″W / 43.2561°N 2.9292°W / 43.2561; -2.9292
Azalera0,16 km²
Demografia
Biztanleria6.810 (2025)
Dentsitatea40.059 bizt/km²

San Frantzisko Bilboko auzo bat da, Bizkaiko lurralde historikoan, eta "Auzo garaiak" izenez ezaguna izan zena Zabala eta Bilbo Zaharrarekin batera.

San Frantzisko auzoa Ibaiondo barrutian dago kokatuta (Bilboko 5. barrutia). Bilboko erdigunetik gertu dago, eta Bilbo Zaharra, Miribilla, Zabala, Abando eta Zazpi Kaleak auzoekin egiten du muga, azken hori itsasadarraren beste aldean badago ere.[1]

Auzoak 0,16 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera) eta 6.810 biztanle zituen 2025ean, 3.663 gizon eta 3.147 emakume. Auzoak 6.810 biztanle zituen 2025ean, 3.663 gizon eta 3.147 emakume. Atzerritar kopuru handiko auzoa izanik, Europar Batasunetik kanpokoak populazioaren %30,6 ziren eta EBkoak, aldiz, % 1,8.[2][3]

Bilbo Zaharra eta Atxurirekin batera hiribilduz kanpo garatu ziren errebaletako bat izan zen San Frantzisko.

San Frantzisko auzoa Abandoko Elizateko nekazal gune baten sortu zen, Asisko San Frantzisko komentua egon zen lekuan. San Frantzisko kalea XIX. mendearen erdialdean hasi zen eraikitzen, Bilbotik Balmasedarako errepide berriaren inguruko urbanizazioaren ondorioz. Bide berri hau aurreko beste errege-bide bat ordeztu zuen, gaur egun Kontzezio kalea denaren aurretik igarotzen zena. Errepide hori komentuaren aurretik igarotzen zen. Bide horretatik sortuko zen auzoa, Francisco Coelloren 1857ko Atlasaren Bilboko planoan ikus daitekeen bezala.[4]

1864an, eta Juan Delmas historialariak argitaratutako plano bati esker, San Frantzisko kalearen inguruko eraikuntzak oraindik sakabanatuak zirela ikus dezakegu, baina frantziskotarren komentua jada desagertua zela.[5] Kalea erabat definituta geratu zen 1876rako.[6]

Miribillako meategien garapenarekin batera, hainbat langile etorri ziren auzora lan egin eta bizitzera. Meategi horiek, San Luis, Malaespera eta Abandonada ziren, besteak beste. 1862ean Bilboko zabalgune proiektua oraindik aurkeztear zegoela, gauzatu ez zen zabalgune txiki baterako proiektua aurkeztu zen.[7]

Abandoko elizatearen anexioarekin batera, XIX. mende eta XX. mendeen artean, auzoan etxebizitza ugari eraiki ziren, askotan halamoduzko materialak erabilita, eta inolako zerbitzurik gabe (urte askotan zehar etxe askok ez zuten komunik ezta sanemendu sistemarik izan).

1980ko hamarkadan auzoak degradazio handia pairatu zuen drogak, delinkuentzia, prostituzioa eta lotutako gaixotasunak zirela-eta, gaur egun arte horren guztiaren aztarnak mantenduz, askoz maila apalagoan. Historikoki immigrazio handiko tokia izanda, gaur egun ere etorkin kopururik handiena espainiar estatutik kanpokoa da.

Kale izendegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aintzira kalea
Harrobi kalea
San Frantzisko kalea

San Frantzisko auzoko kaleak eta atariak, Bilboko 2024ko urtarrileko udal-izendegiaren[1] arabera, hurrengo hauek dira:

Auzoa Zazpikaleekin Erribera eta Mesedeetako zubien bitartez lotuta dago, bai eta Abandorekin Cantalojas zubiaren bidez.

San Frantziskon liburutegi aipagarria eta hainbat kultura elkarte daude. Halaber, Bilborock-La Merced aretoa auzo honetan kokatuta dago, musika artxibategi daukana.

Bestalde, auzo honetako San Frantzisko kalean kokatzen da Bilboko Berreginen Museoa.

Mariaren Bihotza plazan antzinako komentu baten aztarnak daude ikusgai, aparkaleku bat egiten hasi eta agertu zirenak.

San Frantzisko komentuaren aztarnak Mariaren Bihotza plazan

Auzokide ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko arrozak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004 urtetik aurrera Munduko Arrozak ekimena, gaur egun EHUNKA sare komunitarioak antolatua, kulturartekotasuna eta parte hartzea bultzatzen duen jaia da.[8][9]

Auzoko jai tradizionalak urriaren 4aren inguruan egiten dira, egun hau Asisko San Frantziskoren eguna izanik.[10]

Maiatzaren biko merkatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urtetik ospatzen den merkatu txiki hau gaur egun kaleko 2dM Berria elkarteak antolatzen du. Azken edizioak txandakatuz egin dira, batzuetan parte hartzen duten lokaletan eta beste batzuetan kalean.[11]

Mariaren Bihotza plazako Merkatu txikia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariaren Bihotza plazako Merkatu txikia, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen Elkarteak sustatutako ekimena, urtean birritan egiten da, udaberrian eta udazkenean.[12][13]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasun zentroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Farmazia eta Optika Liz. Sara Gutierrez Turrillas (Villasante). San Frantzisko kalea, 19.
  • Farmazia Jimenez Hernandez. Maiatzaren Biko kalea, 28.
  • Miriam Heras farmazia. Bailen kalea, 24.
  • Bilboko Haurreskola-San Francisco. San Frantzisko, kalea 12.[15]
  • Helduen Heziketarako Ikastetxea Bilbao HHI. Luis Iruarrizaga kalea, 13.[16]
  • Harrobia ikastola Lanbide Heziketako Ikastola Integratua. Harrobi plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik).[17]

Gizarte Zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Frantzisko - Abusuko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Unitatea. Mirasol kondearen kalea, 2.[18]
  • Mariaren Bihotza plazako geltokia.

Bilbobus ibilbideak eta geltokiak:[19]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lineak Ibilbideak Geralekuak San Frantziskon
11 Deustu - Atxuri Mezedeetako kaia 3, Gorte kalea 2
22 Sarrikue - Atxuri Mezedeetako kaia 3, Gorte kalea 2
30 Txurdinaga - Miribilla Fleming Doktorea ,1
55 Larreagaburu-Miribilla Mezedeetako kaia 3, Mariaren Bihotza, San frantzisko 36, Gorte 23, Gorte 13, Gorte 2
56 Jesusen Bihotza- Abusu Mezedeetako kaia 3, Gorte kalea 2
58 Mintegitxueta - Atxuri Gorte 2, Gorte 13, Gorte 23
75 San Adrian - Atxuri Mezedeetako kaia 3, Gorte kalea 2
77 Peñascal - Mina del Morro Mezedeetako kaia 3, Gorte kalea 2
85 Zazpilanda - Atxuri Mezedeetako kaia 3, Gorte kalea 2

Bailen kaleko 1. zenbakian irteera duten Bizkaibuseko lineak:[20]

Linea Ibilbidea
A3613 BILBO - UGAO MIRABALLES – OROZKO
A362 BILBO - BASAURI - Artunduaga - San Migel -ZARATAMO
A3631 BILBO - GALDAKAO – LARRABETZU
A3632 BILBO - ETXEBARRI - BASAURI - San Migel (Begoña)

Metro eta trenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak ez ditu bere barnean ez metro ezta tren geltokirik, hurbilenak hauek izanik:

Metro Bilbao:

Tren Geltokiak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Bilboko Udal izendegia. .
  2. ↑ Eustat. .
  3. ↑ Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan bizi diren atzerritar jatorriko biztanleak 2024. Bilboko Udala.
  4. ↑ «Atlas de Coello» guiadigital.uam.es (kontsulta data: 2026-07-25).
  5. ↑ Delmas, Juan Ernesto. (1864). «Plano de Bilbao y sus alrededores» Koldo Mitxelena Kulturunea (kontsulta data: 2026-07-25).
  6. ↑ «Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu Komunitario - SAN FRANCISCO KALEA» www.bilbao.eus (kontsulta data: 2026-07-25).
  7. ↑ San Frantzisko: auzo jendetsu eta irekia. Bilboko Udala.
  8. ↑ munduko arrozak | Bilbo Hiria irratia. (kontsulta data: 2026-07-25).
  9. ↑ «Inicio .:. Hasiera» Munduko Arrozak (kontsulta data: 2026-07-25).
  10. ↑ San Frantzisko auzoko jaiak 2026. .
  11. ↑ Dos de Mayo 2026 Merkatua (Bilbo): apirila. .
  12. ↑ «Bilboko Berreginen Museoa» www.bilbokoberreginenmuseoa.eus (kontsulta data: 2026-07-25).[Betiko hautsitako esteka]
  13. ↑ «BILBO ZAHARREKO AZOKA» www.bilbaoturismo.net (kontsulta data: 2026-07-25).
  14. ↑ «Mesedeetako Osasun Zentroa» www.osakidetza.euskadi.eus 2023-04-03 (kontsulta data: 2026-07-25).
  15. ↑ «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus (kontsulta data: 2026-07-25).
  16. ↑ «Hasiera» CEPA Bilbao HHI (kontsulta data: 2026-07-25).
  17. ↑ «Nor gara - Harrobia | Lanbide heziketa Bizkaian» CPIFP Harrobia LHII (kontsulta data: 2026-07-25).
  18. ↑ San Frantzisko - Abusuko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Unitatea. .
  19. ↑ Bilbobus. Lineen mapa. .
  20. ↑ «Lineak - Bizkaibus - Bizkaia.eus» Bizkaibus (kontsulta data: 2026-07-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]