Federico Ugalde
Itxura
Federico Ugalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1873ko uztailaren 18a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1968ko urtarrilaren 22a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Federico Ugalde Etxebarria (Bilbo, 1873ko uztailaren 18a - ib., 1968ko urtarrilaren 22a[1]) bizkaitar arkitektoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko eraikuntzan hormigoi armatua erabili zuen arkitekto aitzindaria izan zen. Batez ere Bilbon eta inguruetan aritu bazen ere, Leon, Zaragoza eta Santanderreraino iritsi ziren Ugalderen lanak.
Udalak eta Sociedad Bilbaina elkarteak Bilboko zabalgunea garatzeko antolaturiko lehiaketara aurkeztu zuen bere proiektua eta epaimahaiak lana saritu ez ezik, proiektua onartu ere egin zuen Udalak.
Sute batean erre zen Arriaga antzokia berritu zuen 1914-1917 urteetan, eta Bilboko Larrinaga jauregia eraiki zuen, besteak beste.
Bilboko La Ceres irin-lantegiaren eraikuntzan ere parte hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Federico de Ugalde Bilbaopedian.