La Ferme des Bertrand
La Ferme des Bertrand | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gilles Perret (en) |
La Ferme des Bertrand 2023ko Gilles Perret frantziar zinema zuzendariaren film dokumentala da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etxalde bateko bizitza 50 urtez. Mieussy, Savoia Garaia, 1972: Bertrand baserria lehen aldiz filmatu zenean, ehun bat abere zituen, eta hiru anai-arrebak zuzentzen zuten. Auzokide gisa, Gilles Perret zuzendariak 1997an bere lehen filma eskaini zien, hiru nekazariak Patrick ilobari eta Helene emazteari baserria eskualdatzeko prozesuan zeuden bitartean. Gaur, 25 urte geroago, zuzendariak kamera hartu du berriro, Helenek baserria utziko duenean. Pertsonen hitzen eta keinuen bidez, dokumentalak bizitza bidaiak erakusten ditu, non lanak eta transmisioak leku nagusia duten. Nekazaritza munduari buruzko historia intimo, sozial eta ekonomiko bat.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Bakoitzak bere egia duenean» Berria 2024-1-31 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |