La Granja Kafetegia

Koordenatuak: 43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.93°W / 43.26; -2.93
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Granja Kafetegia
Bilboko La Granja kafetegia Plaza Biribilatik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.93°W / 43.26; -2.93
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1926
Arkitektura

La Granja kafetegia Bilboko kafetegi ezaguna eta enblematikoa zen. 1926ko uztailaren 31n inauguratu zuten, "Frantziako kafe handien tankerara". Urtean zehar aktibitate ugari antolatzen zituen. Zabalik 90 urte eman ostean 2017ko otsailean ezustean itxi zuten Helvetia Seguros konpainiak inbertsio funts bati saldu baitzion eraikina, 7,5 milioi euroren truke[1].

Barrutik guztiz zahar-berritu eta gero, hotel batean bilakatu zen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo erdigunean kokatuta, haren fatxada nagusiak Plaza Biribilera ematen du, beste aldea Ledesma kalean irekitzen da. Lozano familiak egina, 1926ko uztailaren 31an ireki zen, San Inazio egunean alegia.

Estilo aldetik Pariseko kafetegi handien moduan prestatu zen: zabaleko handia, 325 metro, eta sabai altuez, 4,40 metro. Barrukaldea dotorea da, bereziki haren zurezko barra handia eta burni forjatuzko zutabeak. Lanparak art nouveau estilokoak dira, bestetik. Lanpara horiek Sevillatik ekarri zituzten, hango Lope de Vega antzokitik.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]