La Libertad (Gasteiz)
La Libertad | |
---|---|
Mota | Egunkari orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelaniaz |
Argitaratze lekua | Gasteiz Euskal Herria |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Araba |
Maiztasuna | Egunero 1931tik |
Historia | |
Ideologia | ezker politikoa, liberalismoa |
Sortzailea | Herminio Madinabeitia |
Zuzendaria | Herminio Madinabeitia Luis Dorao Merino |
Identifikadoreak | |
ISSN | 2487-3500 |
La Libertad Gasteizen argitaratu zen egunkari liberala izan zen, 1890etik gerra zibila hasi zen artean. Izenburuarekin batera, 1897tik, «Gasteizko egunkaria» zioen; 1915etik 1923ra bitartean, aldiz, «Gasteizko egunkaririk zaharrena» lemapean plazaratu zen. Sortzailea eta zuzendaria lehen garaian Herminio Madinabeitia (1867-1943) izan zen, irakaslea eta Gasteizko alkatea izan zena. Ondoren, egunkaria Luis Doraok erosi zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herminio Madinaveitia jabea eta lehen zuzendaria izan zen. Egunkaria hasieran arratsaldekoa eta trisemanala izan zen (igandea, asteartea eta osteguna) eta gero egunero ateratzera pasa zen.
Kaleratu zenean, foruzaletasun liberalaren tesiak defendatu zituen, jauntxokeriaren eta 1876ko uztailaren 21eko legearen aurka kritiko izanik. Lehen zenbakia 1890eko urriaren 25ean inprimatu zen. Lehen zenbakian, letra larriz, «egunkari liberal foruzalea»ren definizioa nabarmentzen zen.
Ondoren, 1917an, Luis Dorao Merinok erosi zuen eta egunkariaren lerro ideologikoa aldatu zen, Dorao lerrouxismoatik gertuagoa baitzen. Gerra zibila hastearekin batera, 1937an, egunkaria argitaratzeari utzi zion; azken zenbakia urtarrilaren 16koa izan zen. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Díaz Noci, Javier (2012). Historia del periodismo vasco (1600-2010). Mediatika (13). ISSN 1137-4462.