La Lucha de Clases
Itxura
| La Lucha de Clases | |
|---|---|
| Mota | aldizkari |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | gaztelania |
| Argitaratze lekua | Bilbo |
| Kolorea | zuri-beltza |
| Banaketa | |
| Banatze-eremua | |
| Maiztasuna | Astekaria |
| Historia | |
| Ideologia | Sozialismo |
| Sortzailea | Valentín Hernández Aldaeta |
La Lucha de Clases Bilbon 1891 eta 1937 artean argitaratutako astekaria izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentín Hernández Aldaetak sortua, Madrilgo El Socialista egunkariarekin batera PSOEren hedabide nagusia izan zen.[1] Miguel Unamuno, Álvaro Ortiz, Tomás Meabe (astekariaren zuzendaria 1903 eta 1905 artean, egoitza Hiru Zutabe plazan zegoenean)[2], Ángel Lacort eta José Gorostizagak artikuluak idatzi zituzten astekarian. Bilbo erortzear zenean, desagertu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Checa Godoy, Antonio. (1989). Prensa y partidos políticos durante la II República. Salamancako Unibertsitatea ISBN 84-7481-521-5..
- ↑ Gonzalez de Durana 2011, 98-99,143 or. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Gonzalez de Durana, Javier. (2011). Tomas Meabe, una puñalada luminosa en la sombra. Bilbo: Muelle de Uribitarte ISBN 978-84-937587-7-6..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"La Lucha de clases" egunkariaren ale asko Bizkaiko Foru Aldundiaren orrian irakurgai.