Valentín Hernández Aldaeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Valentín Hernández Aldaeta
Bizitza
Jaiotza Haro, 1865
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bilbo1920ko uztailaren 11 (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

Valentín Hernández Aldaeta (Haro, Errioxa, 1865 - Bilbo, 1920ko uztailaren 11a) politikari sozialista izan zen. Bilboko Elkarte Sozialistako zuzendaritza-taldeko kidea eta La Lucha de Clases izeneko astekariaren zuzendaria izan zen. Errepublikanoen eta anarkisten aurka borrokatu zen aldizkari hartako lerroetan, eta apaizen eta euskal nazionalisten kontra idatzi zuen. Kartzelan sartu zuten 1897an, eta alderdi sozialistatik egotzi 1899an. Horren ondoren, bolada batez arrakasta handia izan zuen El Ruido izeneko satira-aldizkaria argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]