La Monjíako monasterio eta baseliza
La Monjíako monasterio eta baseliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Soriako probintzia |
Udalerria | Golmayo |
Koordenatuak | 41°46′55″N 2°34′02″W / 41.782067°N 2.567111°W |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
La Monjíako monasterioa (gaztelaniaz "Monasterio de La Monjía"), Espainiako Soriako probintziako Fuentetoba herrian, Golmayoko udaletxean, dagoen monasterio gotortua da. Soria hiriburutik hamar kilometrotara dago. Inguruko natura interesgarria da: bertan Golmayo ibaia jaiotzen da eta monasterio Pico Frentes mendiaren maldan dago. Multzo arkitektonikoaren estilo nagusia erromanikoa da baina badaude ere elementu gotikoak. 1882an Monumentu Nazionala deklaratua izan zen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monasterioaren jatorria Valvanera komentutik joandako Beneditarren estutasun bolada batean dago zeren eta abereentzat larreak eta janaria behar baitzuten. 1593an Miguel Martelek monasterioari buruz idatzi zuen.
1861an, Eduardo Saavedrak, Historiaren Errege Akademiaren akademikoak, «Descripción de la Vía Romana de Uxama a Augustóbriga» liburuan, monasterioaren kaperaren garrantzia azaldu zuen, Soriako monumentu zaharrena bezala aipatuz alegia. Haren hitzetan, kapera Erdi Arokoa zen, XI. mendekoa, eta monasterioa XVI. mendean gotortu egin zen. Monasterioa idatziz 1507ko urriaren 12an beneditarren eskuetara pasa zen baina, ondoren, Solier leinura eta, azkenik, Castejoneko kondeen eskuetara; azken hauek gotortu zuen haren eskuetara igaro zenean, XVI. mendean zehar.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eliza XI. mendekoa da, erromaniko estilokoa. Fatxadak hiru erdi puntuko arku kontzentrikoak erakusten ditu. Arkibolten molduretan eta kapitel konikoetan ez daude apaingarriak. Absideko arku zorrotzean estilo bera errepikatzen da. Kaperan Fuentetobako patroia den Valvanerako Andra Mariaren irudia gurtzen da.
Goian aipatu denez, XVI. mendean monasterioa gotortua izan zen. Harresian patio batera ematen duen atea dago eta bertan animalientzako abeltegiak zeuden. Monasterioan, bestetik, haziak gordetzeko beheko solairua zegoen eta, bigarren solairu bat, hau monjeen alojamendurako.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Monasterioari buruzko informazioa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Monjíako monasterio eta baseliza |
- Wikipedia:Lista Roja Hispania Nostra identifikatzailea duten artikuluak
- Soria probintziako kultura-intereseko ondasunak
- Gaztela eta Leongo baselizak
- Soria probintziako eraikinak
- Gaztela eta Leongo monasterioak
- Espainiako eliza-gotorlekuak
- Espainiako arkitektura erromanikoa
- Fuentetoba
- San Benediktoren monasterioak