La corte de Faraón (filma)
La corte de Faraón (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | La Corte de Faraón |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma eta film komikoa |
Iraupena | 98 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | José Luis García Sánchez |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Pablo González del Amo (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Vicent Lleó i Balbastre (en) |
Argazki-zuzendaria | José Luis Alcaine |
La corte de Faraón (euskaraz Faraoiaren gortea), 1985eko José Luis García Sánchez espainiarrak zuzendutako musikal film bat da. 1910eko izenburu berdineko zarzuelan oinarritua dago. Ana Belén, Antonio Banderas, Fernando Fernán Gómez, Josema Yuste, Agustín González, Juan Diego, José Luis López Vázquez, Mary Carmen Ramírez eta María Luisa Ponte aktoreek antzeztu zuten.
1985eko Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra saria irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940ko hamarkadaren amaieraldera, Madrilen gertaera bitxi bat gertatu berri da: aktore zaletu konpainia batek beharrezko baimenak eta garaiko zentsuraren oneritzia eskatu gabe antzerkilan bat estreinatzera ausartu da. Hain zuzen ere, bere ausarkeria politiko, erotiko eta erlijiotsuengatik debekatua dagoen "Faraioaren Gortea" antzezlana. Hortaz, komisaldegiko gau luzez batez komisaria (José Luis López Vázquez) aktore talde horrek horrelako egitasmo zoro bati ekiteko zein arrazoi izan ditzazken ikertzeari ekingo dio. Aktoreei egindako galdeketetan antzezlanaren inguruko gertakariak deskribatuko dira, eta aktoreek bakoitzak bere musikaleko papera antzeztuko diote.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ana Belén - Mari Pili / Lota
- Fernando Fernán Gómez - Roque
- Antonio Banderas - Frai José / José, geroagoko une batean
- Josema Yuste - Tarsizio / Putifar
- Agustín González - Aita Calleja
- Quique Camoiras - Corcuera / Erregea
- Mary Carmen Ramírez - Fernanda / Erregina
- Juan Diego - Roberto
- Milagros Martín - Raquel
- Guillermo Montesinos - Antonio / José, hasieran
- Millán Salcedo - Kopa eramalea
- Antonio Gamero - Ramírez
- José Luis López Vázquez - Komisaria
- María Luisa Ponte - Patricia
- Guillermo Marín - Priorra
- Luis Ciges - Huete
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1985eko filmak
- José Luis García Sánchezek zuzendutako filmak
- Ana Belének antzeztutako filmak
- Fernando Fernán Gómezek antzeztutako filmak
- Antonio Banderasek antzeztutako filmak
- José Luis López Vázquezek antzeztutako filmak
- Agustín Gonzálezek antzeztutako filmak
- Juan Diegok antzeztutako filmak
- María Luisa Pontek antzeztutako filmak
- Espainiako filmak
- Musikal filmak
- Umorezko filmak
- Madrilen girotutako filmak
- 1940ko hamarkadan girotutako filmak
- Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi duten filmak
- Musikaletan oinarritutako filmak
- Guillermo Montesinosek antzeztutako filmak