Zinema musikala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infograma zinema musikala

Zinema musikala, filmaren argumentuan, musika eta dantzak sartzen dituen zinema generoa da. Hollywoodek egindako musika-zinemaren sorrerak New Yorkeko antzerkiaren erreforma du oinarri bezala[1]. Ez dago beste generorik hau bezain amerikarra, ezta westerna bera ere[2]. Alde batetik, genero honen sorrerak zinema heldutasun teknikora hel zedila lortu zuen, eta beste alde batetik, momentu horretara arte teknikoki existitzen ez zen generoa indartzea lortu zuen.

1929ko krisi edo gatazka armatuaren ondorioz, zinema ikusleek produktu iheskor edo alaiak eskatzeko joera zuten; beraien bizitza errealaren sufrimendua edo tristura leuntzeko produktuak alegia[2]. Antidoto hauen sailean, batez ere, zinema musikala aurkitzen da. Aukera askotan kritikak genero eraginkorrena bezala identifikatu du zinema, efektu terapeutikoa edo konpentsatzailea bilatzen dutenentzat, barre egiteko, dantzatzeko edota abesteko aukera ematen duelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema musikalak 30eko hamarkadatik aurrera jo zuen goia. Hollywoodek nagusitasun eztabaidaezina izan du genero honetan. Genero honen hasieretan, zatiak garapen narratiboarekiko konexio asko mantendu gabe sortzen ziren, hunkitzeko helburuarekin. Hala ere, bere heldutasunera heltzerakoan, generoa estilizatu zen, elementuak gehiago kateatuz. Busby Berkeley hartzen da zinema musikalaren aita gisa, antzerkiaren generoarekiko diferentzia markatu zuelako hizkuntza zinematografikoa sartzerakoan; esate baterako The Go Setter edo 42nd Street.

Hala ere, Alan Croslanden The jazz Singer generoaren bataioa izan zen[3]. Scott Fitzgeraldek lehen partzialki soinudun filma estreinatu zuen, 29ko depresio handian murgilduta zeudelarik. Cole Porter, George Gershwin edo Irving Berlinek beren melodiak ipini zizkioten filmari edozein herritako edo hiritako zinema aretoetara eramateko. Genero honetako lehen filmak Rouben Mamoulianiri zor dizkiogu: Aplausse (1929) eta Love Me Tonight (1932), edo Victor Flemingen, The wizard of Oz (1939), Judy Garlandek interpretatua[4][5].

Juan Arrosagaray zinema irakasleak zinema musikalaren historiaren inguruan hitz egiten digu

Zinema musikal amerikarraren bost hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema musikalaren jaiotza, soinua zineman agertzearen aldiberekoa da. Izan ere, ikusle zinematografikoak pantailan entzun zuten lehenbiziko konpasak musikalak eta kantak dira. Bereziki, Al Jonson-en ahotsa The jazz Singer fimaren protagonista izan zen. Warner Brose izan zen lehenengo musikala abiarazi zuen konpainia, eta soinuaren indartze-prozedura aurretiazko jabea.

Bestalde, soinua zineman agertatzen den une historikoan, musikalaren goren unea zirudien alderdi guztietan. Izan ere, depresio handiaren egunak ziren, 1927an zetorrenak eta 1929an wall street-eko porrota gertatu zenean herrialdearen ekonomia minduta geratuko zen. Edonola ere, musikalaren booma izugarria izan zenez, bere lehen urteetan hanturak izan zituen. Generoaren biziraupena arriskuan jarri zen, baina, Warner Bros firmeko kalitateari esker salbatu izan zen[6].

40ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939. urtetik aurrera  Metro-Goldwin-Mayer bihurtuko zen zinema musikalaren produktore nagusia, eta erabat aberastu zen. Busby Berkeley bezalako zinema zuzendariaren etorrerarekin eta The jazz Singer bezalako klasikoen sorrerarekin (Judy Garland aktorea famatua izatera eraman zuen pelikula).

Garai honetan erabat finkatu zen zinema musikala, 30eko. hamarkadako arrakasta mantentzen duen bitartean. Hasteko askatasun artistiko tekniko handia lortzen dute, istorio barietate desberdinekin eta aurrerapen teknikoen laguntzarekin. Garai honetako musikalak finkatuagoak daude, egin beharrak askoz ere argiagoa izanik eta posibilitate artistiko gehiagoren bila. Produktoreek musikalak potentzial handia duela ikusi zuten eta hau hurrengo fasera eramatea erabakitzen dute[6].

50eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteetan zehar 5 izarrekin baloratutako film musikalak, hamarkadaka bananduak

50eko. hamarkadan generorik arrakastatsuena bihurtu zen, zinema produktore guztiak genero honetara esklusiboki zentratzera eramanez. Generoa berritzen hasten da, kaleetara hedatuz, populazioa gero eta larrituagoa zegoelako arazo sozialak direla eta. Aurreko urteetan bezala musikalen selekzioa inoiz baino zabalagoa bihurtzen da, zinema historiako zenbait klasiko sortuz. Generoa artistikoki eta teknikoki erabat menderatuko duen kantu eta dantzaren arteko koordinazioa sortuko da. Horrez gain, Arthur Freed industriako produktore nagusi eta boteretsuenetakoa bihurtzen da garai honetan. Cyd Charisse zuzendariak zenbait pelikula arrakastatsu egin zituen, adibidez; Silk Stockings edota The Broadway Melody[6].

60ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko. hamarkadatik aurrera generoaren gain-behera hasten da. Lehengo aldaketa erradikalak sortzen dira istorioetan: erromantiko eta komediazko musikala alde batera utzi eta, gai serioagoak eta dramatikoagoak lan has ziren. Ikusleak gero eta zorrotzagoak bihurtzen dira, produkzio handiagoak, musikal kantitate gehiago eta aktore famatu eta hoberenak eskatuz. Gainera ordura arte generoan elkar koordinatzen ziren diziplinak, dantza eta kantua, banandu egiten dira 2000. urtera arte. Tarte horretan kantua diziplina nagusia bihurtu zen. Garai honetan My fair Lady, West Side Story eta Gigi bezalako pelikulak agertu ziren[6].

70eko harmarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoaren dekadentzia erabat hedatzen da. Kantuak eta dantzak bananduta jarraitzen dute baina kasu honetan, dantzak garrantzi handiagoa hartzen du. Genero klasikoa akabatuta dago eta honen beharrean zinema modernoa erreklamatzen da. Nahiz eta musikala alde batera geratu, ez da guztiz desagertzen. Hair, Grease edota Jesus Christ super star bezalako pelikula famatuak sortzen dira[6].

XXI. Mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigo Azpitarteri elkarrizketa

Zinema musikalaren historian zehar, asko ikusi dira. La La Land (2016), Oscar sarietan sei estatuen irabazlea izan zen. [7]. Chicago (2002) filmaz geroztik, film musikal batek ere ez zuen lortu Oscar sarietarako izendapen ugari izatea.

The City of Stars, 2000tik egin duten zinema musikal-ekoizpen handienetako bat izan da. Beraz, musikalaren aintza ez zen Singing in the rain edo West Side Story pelikuletan bakarrik geratu[8].

2008an, EiTBko film musikal bat sortu zen, Go!azen izenburupean. Euskal Herrian euskeraz dagoen film musikal bakarra da gaur egun.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetan zinema musikala gainontzeko generoekin alderatu

Filmei musika gehitzen zaie, protagonistari trebezia artistiko eta dantzagarria emateko. Dekoratuak distiratsuak dira eta jantziak koloretsuak. Normalean genero hau istorio melodramatiko edo dramatiko eta erromantiko edo komediarekin erlazionatzen da, horregatik oso ohikoa da beste genero batzuekiko konexioa[9]. Fantastikotasunaren forma bat bezala ere ikus daiteke musikala, hitzaren adiera guztietan: harrigarria eta aparta dena irudikatzen duena, musikalean inplizitua dirudien izaera bozkariozko hori ( nahiz eta ez beti horrela izan), sinestezina dena zerbait berezkoa bezala baietsi eta mundu posibleen sorrera.

Teknika eta ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikala zinema soinudunarekin  batera jaiotzen da. Bi hauek sortzen direnean Estatu Batuak ez dira oraindik Depresio Handiaren garaian sartzen, nahiz eta honen arrastoak agertzen hasi. Soinuaren jaiotza, Warner Bros porrot ekonomikotik saihesteko beharra duen urgentzia teknologiko-ekonomiko bat  da (urgentzia artistiko bat baino). Naiz eta hasieran hesi linguistikoek ikuskizun zinematografikoen aurrean errezeloak sortu eta estudio/aretoek eskatuko lituzketen kostu altuen beldur izan,  Warner Brosek krisialdia saihestea lortzen du azkenean, prozedura berriaren merkaturatzeak eraginda. Egoera ikusita, Warner anaiak abenturara salto egingo dute eta errezibimendu ezin hobea jaso zuten. Entzuleek atzerriko hizkuntzak abestien bitartez onartuko zituztela baloratu zuten.

Esan beharra dago, soinua irudiarekin sinkronizaturik dagoen zinemak ez zuela ezer berririk suposatzen 1926an. Frantzia eta Amerikako Estatu batuetan Edison eta Páthek jadanik aurreikusi zuten arazo hau, baina ez zuten komertzializatzera lortu, produktoreek ez baitzuten beharrezkoa ikusten haien merkantzia garestituko zuen zerbait planteatzea. Horrez gain mende hasieran zinegileak eta esteta zinema “munduko artea”  zela pentsatzen zuten. 1894an Edisonek Kinetofonoa sortu zuen, non irudia diskos grabaturiko soinu banda batera moldatzen zen, hau da, Warner Brosek hasierako pelikuletan  moldatzeko erabiltzen zuen sistema, eta Vitaphone izendatua[6].

Lehenengo pelikula soinuduna Alan Croslanden Don Juan 1926 pelikula izan zen. Arrakasta monumentala izan zuen, eta ez zen denbora asko pasatu, 1927an hain zuzen ere, lehenengo musikala, The jazz Singer estreinatu zen arte. Pelikulan Al Jolson aktoreak parte hartzen zuen eta zenbait abesti ezagun zituen, Mammy dialogoaren zatiak esate baterako.  

Film ospetsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira genero honetako film ospetsuenak[5]:

Amerikako Estatu Batuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moulin Rouge pelikula Parisen errota gorridun formarekin dagoen Cabaretari omeanaldia egiteko egin zen

Erresuma Batuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Pinel, Vincent (2009-02) Los Géneros Cinematográficos: Géneros, Escuelas, Movimientos Y Corrientes en El Cine Ediciones Robinbook ISBN 9788496924451 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  2. a b   Estatu Batuetako zinema musikala E.P.E. Donostia Kultura 2013 ISBN 9788489668942 PMC 907506623 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  3. (Gaztelaniaz)  El cine musical americano | CinemaNet . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  4.   Andreazurita (2010-02-15) «andreaZurita: CINE MUSICAL» andreaZurita . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  5. a b   Juan,, Munsó Cabús, Diccionario del cine musical (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788415360261 PMC 875214713 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  6. a b c d e f   El Cine : enciclopedia Salvat del 7º arte Salvat 1978-1980 ISBN 8434539179 PMC 804893702 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  7.   «Cine y música (I): Origen y auge del cine musical clásico en 13 películas» MagaZinema 2017-01-15 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  8. (Gaztelaniaz)  Muñoz, Alicia (2017-03-14) «[Top 5 Musicales del Siglo XXI»] Moobys . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  9. (Ingelesez)  «HISTORIA DEL CINE MUSICAL» prezi.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .