Edukira joan

La leyenda del beso

Wikipedia, Entziklopedia askea
La leyenda del beso
Jatorria
Argitaratze-data1924
Estreinaldi-data1924ko urtarrilaren 18a
IzenburuaLa leyenda del beso
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoazarzuela
Hizkuntzagaztelania
LibretistaEnrique Reoyo (en) Itzuli, José Silva Aramburu (en) Itzuli eta Antonio Paso y Cano (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaReveriano Soutullo (en) Itzuli
Juan Vert (en) Itzuli
Argumentu nagusiaMadarikazioa

La leyenda del beso (euskaraz: «muxuaren kondaira») Reveriano Soutullo eta Juan Verten bi aktoko zarzuela da, Enrique Reoyo, José Silva Aramburu eta Antonio Pasoren libretoa duena.[1] Madrilgo Apolo antzokian estreinatu zuten 1924ko urtarrilaren 18an.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Obrak Mario noblearen istorioa kontatzen du. Hark ezkongabeko agur bat ospatuko du jauregi zahar bateko lorategietan. Ijito tribu batek bere lurretan kanpatzeko baimena eskatuko dio, eta baietz erantzungo die. Ijitoetako batekin «liluratuta» geldituko da Mario, Amapolarekin, hain zuzen ere. Baina ez daki emakumeak madarikazio bat duela gainean: muxuaren kondaira.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Martín Triana, José María. (1992). El libro de la ópera. (2. argitaraldia) Alianza Editorial, S.A. ISBN 84-206-0284-1..
  2. «Sasibill Lirika elkarteak 'La leyenda del beso' zarzuela taularatuko du» Berria 2021-09-09 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.