La leyenda del tiempo

Wikipedia, Entziklopedia askea
La leyenda del tiempo
Camarón de la Islaren albuma
Egilea(k)Camarón de la Isla
Argitaratze-data1979
IzenburuaLa leyenda del tiempo
Ekoizpen lekuaEspainia
Banatze bideadisko konpaktu
Ezaugarriak
Genero artistikoaflamenkoa
DiskoetxeaPolyGram (en) Itzuli

Discogs: 217954 Allmusic: mw0000334413 Edit the value on Wikidata
Camarón de la Islaren kronologia
Castillo de Arena (en) Itzuli La leyenda del tiempo

La leyenda del tiempo (euskaraz Denboraren kondaira) Camarón de la Isla abeslari flamenkoak 1979ko ekainaren 16an plazaratutako hamargarren albuma da. PolyGram konpainia diskografikoa argitaratu zuen. Flamenkologiaren arabera musika mota horren album garrantzitsuenetariko bat da.

Balorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen unean albumak iraultzailearen definizioa jaso zuen. Hasieran flamenkoren puristek gogor kritikatu zuten baina egun klasiko bat gisa dago onartuta.[1] Albumak, batetik, elementu berritzaileak zekarren, esaterako, bxu elektrikoaren erabilera. Kolaboratzaileak, bestetik, maila altukoak ziren. Disko honetan, besteak beste, Tomatito, Raimundo Amador, Kiko Veneno mailako artistak bildu ziren.

Publiko aldetik, hasieran, harrera hotza izan zuen. Ricardo Pachón ekoizleak honako hau esan zuen: "Erosle batzuk diskoa itzuli zuten Camarónena ez zela esanez".[2] Joera hori ondoren aldatu zen. Horrela, Espainiako Rolling Stone aldizkariak egindako inkesta batean "Tiempo de leyenda" abestia estatu horren Pop/Rock historiaren laugarren abesti onena gisa gelditu zen.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La leyenda del tiempo (Federico García Lorca/ Ricardo Pachón) – (Bambera) 3:41
  2. Romance del Amargo (García Lorca/Pachón) – (Buleriak soleáren arabera) 3:47
  3. Homenaje a Federico (García Lorca/Pachón/Kiko Veneno) – (Buleriak) 4:10
  4. Mi niña se fue a la mar (García Lorca/Pachón/Veneno) – (Cantiñas de Pinini) 3:05
  5. La Tarara (Ricardo Pachónen moldaketak eta itzulpena) – (Abestia) 3:46
  6. Volando voy (Veneno) – (Rumba) 3:25
  7. Bahia de Cádiz (Pachón/Fernando Villalón) – (Alegriak) 2:56
  8. Viejo mundo (Omar Khayyám/Veneno) – (Buleriak) 2:45
  9. Tangos de la Sultana (Antonio de Casas/Pachón/Francisco Velázquez) – (Tangoak) 4:29
  10. Nana del caballo grande (García Lorca/Pachón/Gualberto) – (Sehaska-kanta) 4:58

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]