Camarón de la Isla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Camarón de la Isla
Camarón de la Isla
Monumentua La Línea de la Concepciónen.
Datu pertsonalak
Izen osoa José Monje Cruz
Ezizena Camarón de la Isla
Jaio 1950eko abenduaren 5a
San Fernando, Cádizko probintzia ( Andaluzia)
Hil 1992ko uztailaren 2a (41 urte)
Badalona, Bartzelonako probintzia ( Katalunia)

José Monje Cruz (San Fernando, 1950eko abenduaren 5a - Badalona, 1992ko uztailaren 2a), Camarón de la Isla edo Camaron izengoitiz ezagunagoa dena, espainiar flamenko-abeslaria izan zen, ijito-arrazakoa. Flamenko-abeslari handienetakoa izan da. Berrikuntza estilistiko ugari ekarri zizkion flamenkoari.

Hemezortzi urte zituela grabatu zuen lehenengo diskoa, Paco de Lucía gitarra-jotzailea lagun zuela. 1979an Leyenda del tiempo (Denboraren elezaharra) grabatu zuen. Azken disko horrekin urrats handia egin zuen flamenkoaren berrikuntzan, rock eta jazzeko tresnak erabili baitzituen. Garbizaleek ondo hartu ez bazuten ere, arrakasta handia izan zuen; Espainiako zenbait poetaren testuak sartu zituen, hala nola Federico García Lorcarenak. Disko horretan Tomatito zuen gitarra-lagun. 1980ko hamarkadan izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Parisen eta New Yorken eman zituen kontzertuak. Beste lan aipagarri batzuk ditu: Calle Real (1983, Errege kalea), Te Lo Dice Camarón (1986, Camarónek esaten dizu), Soy Gitano (1989, Ijitoa naiz, Londresko Royal Philarmonic Orchestrarekin), Autorretrato bilduma (1990) eta Potro De Rabia y Miel (1992, Amorruaren eta Eztiaren zaldia). 1992ko uztailaren 2an hil zen, biriketako minbiziak jota[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Al verte las flores lloran (1969)
  • Cada vez que nos miramos (1970)
  • Son tus ojos dos estrellas (1971)
  • Canastera (1972)
  • Caminito de Totana (1973)
  • Soy caminante (1974)
  • Arte y majestad (1975)
  • Rosa María (1976)
  • Castillo de arena (1977)
  • La leyenda del tiempo (1979)
  • Como el agua (1981)
  • Calle Real (1983)
  • Viviré (1984)
  • Te lo dice Camarón (1986)
  • Flamenco vivo (1987)
  • Soy gitano (1989)
  • Potro de rabia y miel (1992)

Bildumak eta hilondoko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Disco De Oro (1988)
  • Autorretrato (1990)
  • Una Leyenda Flamenca (1992)
  • Camarón Nuestro (1994)
  • Nochebuena Gitana (1994)
  • Antología (1996)
    • 1. Fundamentos
    • 2. Grandeza
    • 3. Apoteosis
  • París 1987 (1999)
  • Rarezas (1999)
  • Legends Of Flamenco (1951-1992) (1999)
  • Antología Inédita (2000)
  • Camaron Por Descubrir 20 Cd's (2000)
  • Alma Y Corazón Flamencos (2004)
  • Venta De Vargas (2005)
  • Camarón La Película (BSO) (2005)
  • Reencuentro (2008)
  • La Chispa De Camarón (2009)
  • Camarón guitar tab con voz (2009)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camarón de la Isla Aldatu lotura Wikidatan