La vara rota

Wikipedia, Entziklopedia askea
La vara rota
Jatorria
Sortzailea(k)Arturo Michelena
Sorrera-urtea1892
IzenburuaLa vara rota
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak208 (altuera) × 283 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaNational Art Gallery (en) Itzuli
Argumentu nagusiaQ62005827 Itzuli

La vara rota Arturo Michelena venezuelarraren margolana da, 1892. urtekoa, olioa oihalean. Zezenketa bateko une latz bat deskribatzen du, zaldigainekoaren akuilua zatituta lurrean (hortik izenburua), eta zezenak zaldiari ekiten, hura hiltzekotan edo.

Lana Caracasko Arte Galeria Nazionalean dago, hainbat zirriborrorekin, Michelenak garrantzi handia eman zion gaia ondo garatzeari nonbait. Batzuen iritziz, Parisko Erakusketa Unibertsalean (1889) egon zelarik Michelena, harako Parisen antolatu zen zezenketa batean egon zen Michelena unea erretratatzeko, edo, bestela, Europako bidaia hartan Espainian edo Frantzia hegoaldean beste zezenketaren bat ere ikusiko zuen, unearen detaile eta bizitasuna hain baita zehatza.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Deltoroalinfinito. (2011-05-23). «Del toro al infinito: “La vara rota” de Arturo Michelena» Del toro al infinito (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]