Labrazgo maiorazkoa (Pío Baroja)
El mayorazgo de Labraz | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Pío Baroja (1903) |
Argitaratze-data | 1903 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | El mayorazgo de Labraz |
Hizkuntza | Gaztelania |
Herrialdea | Espainia |
Formatua | Inprimatua |
Euskaraz | |
Izenburua | Labrazgo maiorazkoa |
Labrazgo maiorazkoa (gaztelaniaz: El mayorazgo de Labraz) (1903), Pío Barojaren Eusko Lurra (tetralogia)ren bigarren eleberria da, Aitzgorriko etxea (1900), Zalakain abenturazalea (1908) eta Altzateko jaun-en kontu zaharra (1922) nobelekin batera.
19. mende amaierako Araba landatarrean girotuta, eleberriak, folletoi bate antza daukalarik, "Don Juan de Labraz" lekuko maiorazkoaren istorioa kontatzen du, zeinaren bizitza aldatzen da arreba "Cesarea" etxera itzultzearekin batera.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Don Juan gizon itsuaren bizitza aldatu egiten da, bere arreba "Cesarea" etxera itzultzean, berarekin etsaituta baitzegoen "Ramiro" axolagabearekin ezkondu zenetik. Azken hau, etxeko lekaioa izan zen haurtzaroan, eta, geroago, adopziozko semetzat hartua izan zen.
Bikotearen etorrerak herriko bizimodua aldatuko du, bereziki Labraztarren etxekoa, non Juanekin batera beste bi senide bizi diren, "Micaela" arreba eta "Rosarito" txikia ("Ramiro" eta "Cesarea"ren alaba).
"Ramiro"k, printzipio etiko eta moral oinarrizkoenekiko mespretxuari eutsiz, lehenik ostalariaren alaba "Marina" seduzitu, eta, ondoren, pasiozko harremana izango du "Micaela" koinatarekin, nahiz eta "Cesarea" gaixotasun larria izan.
"Ramiro"k eta "Mikaela"k "Cesarea"ren bizitzaren amaiera azkartu eta gero, herritik ihes egingo dute, elizako erlikiak lapurtu ondoren. Ondoren, "Rosarito" gaztea ere hil egingo da gaixotasun penagarri baten ondorioz, "Marina"ren zaintza maitagarriei esker jasango duena.
Auzotarrek, lapurretagatik haserre eta "Don Juan" eta "Marina"ren ustezko harremanaz mesfidati, "Don Juan" eta "Marina" bikoteari presioa egingo diote lapurtutakoa Labraztarren ondasunen kontura berreskura dezan, nahikoa ez dena.
Don Juanek, egoerak gainditurik, bere jabetza guztiei su ematea eta handik alde egitea erabakitzen du. Handik denbora batera herrira itzuliko da, Marina berreskuratu eta lurralde haietatik urrun bizitza berri bati ekingo dio.