Lady
Itxura
| 레이디 Lady | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Hego Korea |
| Musika mota | K-pop |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2005 - 2007 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Logi Entertainment |
| Taldekideak | |
| Sinae (신애) Sahara (사하라) Binu (비누) Yuna (유나) | |
| Informazio gehigarria | |
| logient.co.kr… | |
Lady (koreeraz: 레이디) Hego Koreako pop musika-taldea izan zen. 2005ean sortua, Hego Korean pertsona transgeneroz bakarrik osatutako lehenengo taldea izan zen. Sinae, Sahara, Binu eta Yuna taldekideek osatzen zuten laukotea.[1] Taldeak oso ibilbide laburra izan zuen, 2007an desegin zen eta.
2005eko apirilean taldeak bere disko bakarra argitaratu zuen, taldearen izena izenburutzat zuena.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Izenburua | Diskoaren xehetasunak | Abesti zerrenda | ||
|---|---|---|---|---|
| Lady (레이디) |
|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Manufactured Transgender Pop Group 'Lady' Set to Debut» Chosun Ilbo 2005eko martxoaren 27an jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007ko ekainaren 8) (kontsulta data: 2017ko uztailaren 26an).