Wikipedia, Entziklopedia askea

Maiz egindako galderak/Kontu bat sortu beharko nuke?

Kontua duten lankideek abantaila batzuk dituzte. Gainera, ekarpenak lankide izenik gabe eginez, baliteke zailagoa izatea harremanetan jartzea galdetzeko edo zerbait proposatzeko. Horrek ez du esan nahi Wikipedian hierarkiarik dagoenik per se; gaitasun bereziak dituzten lankideak dauden arren (ikus Wikipedia:Administratzaileak), komunitateak aukeratzen ditu.

Beste ikuspuntu batetik begiratuta, kontu bat duten erabiltzaileak ez dutenak baino anonimoagoak dira. Ekarpenak kontuan sartu gabe egitean, IP helbidea erabiltzen da egilea identifikatzeko anonimoen kasuan. Kontua dutenekin, ordea, ezin du edonork ikusi informazio hori. Beraz, erregistratzea ez da ideia txarra baldin eta zure pribatutasuna eta anonimotasuna mantentzea nahi baduzu.

Dena den, ekarpenak anonimo izanik egitea nahiago baduzu, aurrera; azken finean, ekarpenak dira garrantzitsuenak.