Wikipedia, Entziklopedia askea

Maiz egindako galderak/Praktikoa/Nola gehituko ditut erreferentziak?

Esan digutenez edo irakurri dugunez, erreferentziak ere gehitu behar dira. Horretarako, esaldi edo paragrafo amaieran jarriko dugu kurtsorea. Erreferentziak behar bezala gehitzeko, Wikitestuan txantiloi hauek erabil ditzakezu, edo beste artikulu batetik kopiatu. {{ eta }} giltzen aurretik eta atzetik, jarri <ref> (irekitzeko) eta </ref> (ixteko) kodeak hurrenez hurren.

Zenbakitxo bat agertuko da kurtsorea jarri duzun tokian, baina gainera, informazio hori artikuluko behealdean agertuko da zabalduta, zuk sortu beharreko ==Erreferentziak== atalean. Jarri atalburuaren azpian {{erreferentzia_zerrenda}} txantiloia: hura eta beste kode batzuk Wikitestuko ("Aldatu iturburu kodea" fitxako) edizio koadroaren azpian dituzu. Gogoan izan erreferentziak ezin direla izan egile edo argitaletxe baten webgunea edo bloga, horiek Kanpo loturetan jar daitezke: artikuluko azken atalean.

Erreferentziak Ikusizko Editorearen bidez sartzeko, joan Aipatu menura, eta hor badituzu "Eskuz" (formularioa) edo "Automatikoa" aukerak. Erabili azken hori Interneteko iturriak txertatzeko (webguneak, Interneteko albisteak, etab.).