Laguntza:Tutoriala (kanpo loturak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tutoriala   Editatu   Formatua eman   Barne loturak   Irudiak   Erlazionatutako guneak   Kanpo loturak   Eztabaida orria   Kontuan izan   Izen-ematea   Amaitzeko  

Wikipediaz kanpoko webgune batera lotura bat egin nahi baduzu, aparteko atal batean joan beharko du "Kanpo loturak" izenarekin, eta artikuluaren amaieran kokatuko da.

Kasu honetan Lizarrako udalera egin dugu lotura eta, helbide osoaren ordez, Lizarra ikusiko dugu guk

Kanpo lotura erraz txerta dezakezu Lotura botoia sakatuz, edizio kaxako barran agertzen dena: aukeratu "Kanpoko orrialde batera" eta idatzi "Orrialdearen izenburua" atalean aukeratutako web helbidea edo URLa (ez ahaztu "http://" aurrizkia jartzeaz).

Kanpo loturak adierazteko erarik onena da web helbide hura ordezkatzen duen hitz bat edo hitz multzo bat jartzea. Adierazpen hori web helbide (URL) luzearen ordez agertuko da. Adibidez, www.librezale.eus, Librezaleren orri nagusira joateko, helbideko letra guztiak erakutsi beharrean, bistarako erosoagoa zaigu "Librezale" agertzea.

Nola egingo dugu hori? "[" eta "]" kortxete ikurren artean lehendabizi URLa itsatsiz eta, hutsune batez bereizita, haren eskuinean, bistarazi nahi dugun adierazpen bat idatziz:


[http://www.librezale.eus Librezale]


Kanpo loturak atalean loturak gehitzean, erabili izarñoak haien aurretik ondorengo eran:


== Kanpo loturak ==
*[http://www.google.com Google bilaketa motorea]
*[http://www.flickr.com Flickr irudiak]


Ez ahaztu buletak gehitu ditzazkezula Zerrenda botoia sakatuz. Oharra: karaktere batzuk loturaren helbidean erabiltzean, barra bertikala adibidez (|), loturak ez du funtzionatuko; hala ere, karakterearen erabilera zehaztu dezakezu bere ASCII erakuspeneko baliokide hexahamartarra (hexadezimala) erabiliz, adibidez, barra bertikalaren ordez %7C idatziz.


Lotzeko bestelako erak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak gehitzeko beste bi era badaude; izan ere, loturak botoi baten bitartez ere egin ditzazkezu. Horretarako, erabili Kanpo lotura botoia, eta loturari automatikoki jarriko dizkio kortxeteak. Oharra: tresna-barrako botoi hori erabili ahal izateko, joan zure «Hobespenak» loturara (estekara) eta, "Aldatzen" atalean, kendu bertako laukian "Elkarrizketa kutxak gaitu loturak, taula eta bestelakoak sartzeko" aukera.

Erarik sinpleena, hala ere, besterik gabe lotu nahi duzun web helbidea idaztea da:


http://www.google.com


Wikipediak kanpo lotura dela identifikatuko du automatikoki, eta helbide osoa pantailaratuko du "http://" zatia ere erakutsiz. Praktikan ez da gomendatzen era hau erabiltzea ez baita erabilgarria web helbide osoa agertzea, ez baitu webgunearen inguruko deskribapenik ematen, eta askotan izena luzeegia izan daiteke.



Frogatu ikasi duzuna Proba orrian

Jarraitu Tutoriala: Eztabaida orriak