infotaula horiek gehitzeko, Wikitestua erabiliz, kopiatu gai bakoitzari dagokion infotaula antzeko beste artikulu batetik edo zerrenda honetatik, eta gero itsatsi zure artikuluan. Utzi beharrezko dituzun parametroak dauden bezala eta aldatu aldagaiak (argazkia, artikuluaren izena, mapa, etab.); kendu behar ez dituzun parametroak.Txantiloien bila "Txertatu" menua ere balia dezakezu, ikono hau duen tokian, Ikusizko Editorean.
Baliteke, gainera, zure artikuluko gaiak infotaula automatikoak izatea! Horrelakoetan, esaldi labur batek infotaula osoa agerraraziko du, ezertan gehiago kezkatu beharrik gabe, adibidez, {{biografia infotaula automatikoa}}
idatzita. Egiaztatu zure artikuluko gaia zerrenda horretan agertzen dela eta, hala bada, benetan erraza eta lagungarria egingo zaizu!